Ubuntu instalazioa

33 %
67 %
Information about Ubuntu instalazioa

Published on December 22, 2007

Author: Pitxis

Source: slideshare.net

Description

Ubuntu-Linux distribuzioaren instalazioa eta argibideak

 

Hemen UBUNTU LINUX nola instalatu behar duzun erakusten saiatuko gara. Sotfwarea librea da. Instalazioa oso erreza da, ordu erdiko kontua. Anima zaitez eta mundu librean murgildu.

Lehendabiziz Ubuntu Desktop i386 Cdaren irudia jeitsi behar duzu eta behin jeitsita CD batean irudia “erre” ( Cdak grabatzeko edoizein programaren bidez erreza da). Ez badakizu egiten Google k emango dizu egiteko modua.

Sortu berria dugun Cdarekin zure ekipoa berrabiarazi .Ongi etorria emateko pantaila agertuko zaizu (ingeleraz). Euskera aukeratzeko F2 sakatu eta zerrendan hautatu. (Betsioaren arabera hizkuntza ezberdinetan lehio hau aukituko duzu)

Handik gutxira Ubuntu mahaigaina agertuko da zure pantailan. Ubuntuk egin dezakeen guztiaren erakustaldi txiki bat ikusteko menuetan kuxkuxean ibili ahal zara. Instalatutakoan programa arinago dabil Cdtik baino. Prest? Goazen hurrengo ikonoaren bila... Klik bikoitza egin eta instalatzioa hasiko da.

El primer paso es elegir el idioma. Si en la pantalla de bienvenida eligió el español, simplemente pulse adelante («forward»). En otro caso seleccione «Español» en la lista, y siga. Lehenengo urratsa hizkuntza aukeratzea da..

Hurrengoa ordu-zona hautatu zure zona gainean klikatuz; gero hiririk hurbilena. Erreza, ezta?

Hurrengo pausoa: teklatu mota aukeratu. Ondo aukeratua dela ziurtatzeko beheko testu gelaxkan idatzi.

Instalazioaren hurrengo urratsa norberaren datuak ematea da. Zure izena eta erabiltzailerena. Adibidez benetazko izena “Joseba Etxebarria” izan daiteke eta erabiltzailearena “JEtxebarria”. Jarraian pasahitza eta ordenagailuaren izena eman. Besterik adierazi ezean programak berak emango dizu bat.

Kontuz! Adi egon! Honako pauso hau delikatuena da eta non instalatu behar duen esatean datza. Ziurtatu egindako aukera zuzena dela, bestela nahi ez den partizioa formateatuko duzu. Instalatzerakoan hainbat aukera dago:

1.- Disko gogor osoa formateatu: hau aukeratu dena ezabatu eta Ubuntu instalazio garbia egin nahi baduzu.

2.-Ondoko espazio librea: Ubuntu zure disko gogorreko espazio libre batean instalatuko da. Zure sistema eragilea eta zure datuak mantendu nahi izanez gero hau da biderik gomendagarriena.

3.- Esku-partizioa: Ubunturako partizio bat edo gehiago eskuz egin daitezke. Partizioa gutxienez 2 Gb-koa izan behar da eta memoria-trukerako (swap”) partizio bat beharrezkoa da.Aukera hau ez da gomendagarria aurretik Linux erabili ez dutenentzako.

Hurrengo pantailan instalatzaileak datuak agerian jarriko dizkizu birpasatzeko. Ziurtatu dena ondo dagoela eta hurrengoa sakatu Ubunturen instalazioari hasiera emateko. Prozesuan zehar aurrerapena ikusi ahal izango da. Berrabiarazterakoan Ubuntu martxan jarriko da.

Arazorik izan baduzu Ubu ntu-es for oetara jo erantzun bila. Bestela Google-n aurkitu dituzu beharrezko irtenbide eta aholkuak .Multimedia kodekak, flash, java eta beste zenbait aplikazio instalatzeko Aplikazioak->Gehigarriak->Terminala menuan hurrengo lerroak idatzi: wget http://robotgeek.org/eu/easyubuntu-3.0.tar.gz tar -zxf easyubuntu-3.0.tar.gz cd easyubuntu sudo python easyubuntu.py Berehala leiho berri bat ikusiko duzu eta ea zeintzuk instalatu nahi dituzun galdetuko dizut. Nahi dituzunak aukeratu eta “install” sakatu

Zorionak ! Ubuntuk mundu globalizatu honetan pixka bat libreago izaten lagunduko dizu...

“ Ubuntu beti musutruk bananduko da eta edizio profesionaletan ez da gastu gehigarririk egongo. Gure lanaren onena guztion esku izatea nahi dugu. Ahalik eta pertsona gehienengana ailegatzeko asmotan Ubuntuk beti erabiliko ditu eskuragarritasun eta itzulpen erramintarik onenak, beti ere software librearen filosofiatik abiaturik. Ubuntu aldizka plazaratzen da. Sei hilabetero bertsio berria. Bertsio egonkorra erabiltzeko dago edota garapenean dagoen azkenengo bertsioa frogatu eta hobetzen laguntzeko aukera. Ubuntu kode irekiaren filosofiarekin bat dator eta mota honetako software honen garapenean oinarritzen ditu bere ahaleginak.” Erabili, hobetu eta partekatzera anima zaitez!

Argazkiak eta informazioa eskuratzea eta lortzea ahalbideratu didaten guztioi Eskerrik asko ! Pitxis

Add a comment

Related presentations

Related pages

Ubuntu Installation › Wiki › ubuntuusers.de

Voraussetzungen¶ Die Installation von Ubuntu in der Standardvariante (mit der Desktopumgebung Unity) benötigt einen Computer mit mindestens 1 GiB ...
Read more

Installation › Wiki › ubuntuusers.de

Sonstige Installationsmöglichkeiten : Thema : Beschreibung : Apple Computer: Installation von Ubuntu auf Apple-Intel-Mac und PowerPC-Mac : Installation ...
Read more

Install Ubuntu 16.04 LTS | Ubuntu

Begin the installation. Depending on your previous selections, you can now verify that you have chosen the way in which you would like to install Ubuntu.
Read more

Ubuntu (32 Bit) - Download - CHIP

Ubuntu (32 Bit) Ein kostenloses und einfach zu bedienendes Betriebssystem für alle: Diesem Ziel bleibt Ubuntu auch in der aktuellen Ausgabe treu.
Read more

Installation - Community Help Wiki - Official Ubuntu ...

This guide is intended to introduce you to the very many ways in which Ubuntu may be installed to your machine depending on your specific use case.
Read more

Ubuntu auf USB-Stick installieren – so geht’s - CHIP

In diesem Praxistipp zeigen wir Ihnen, wie einfach Sie Ubuntu auf einem USB-Stick installieren und was Sie dazu brauchen. Das brauchen Sie für die Ubuntu ...
Read more

Ubuntu Linux installieren – wikiHow - wikiHow - Wie man ...

Ubuntu Linux installieren. Ubuntu ist eine der populärsten Distributionen des Linux-Betriebssystems. Es ist kostenlos erhältlich und läuft auf so ...
Read more

Download Ubuntu Desktop | Download | Ubuntu

Ubuntu is an open source software platform that runs everywhere from the smartphone, the tablet and the PC to the server and the cloud.
Read more

Ubuntu auf dem PC installieren – so geht’s - CHIP

Ubuntu ist eines der anwenderfreundlichsten Linux-Betriebssysteme. Auch Ubuntu auf Ihren PC zu installieren, wird Ihnen daher relativ leicht von der Hand ...
Read more

Virensichere Windows-Alternative: So installiert man ...

Virensichere Windows-Alternative: So installiert man Ubuntu-Linux. Von Frank Patalong. 20 bis 30 Minuten: Länger braucht man nicht, um das Linux-System ...
Read more