Txokoak eta tailerrak

50 %
50 %
Information about Txokoak eta tailerrak

Published on June 1, 2016

Author: urtaroakhogeitahamai

Source: slideshare.net

1. txokoaketatailerrak

2. TxokoakEta Tailerrak ❖ TXOKOAK: Umeak batera jolasten egon daitezketen gelako espazioak dira, ➢ Bestelako ekintzak aurrera eramaten eta metodologia ezberdinak (heterogeneitatea) erabilita. ➢ Ikasle guztien interesak eta nahiak bideratzeko eta parte hartze eta autonomia maila altua bermatzeko. ❖ TAILERRAK: Ardatz tematiko baten inguruan ekintza marko bat errazteko asmoz antolaturiko “espazio sozialak” dira. ➢ Ekintza sekuentzia bat proposatzen dute, non diziplina ezberdinetako edukiak elkar lotzen saiatzen da: kontzeptuak, prozedurak eta jarrera. Zer dira?

3. NolajarripraktikanBIEKINTZAK? • Tailerrak eta txokoak prestatzeko orduan, kontuan izan behar ditugu landuko diren helburu, gaitasun eta edukiak. • Beraz, interes batzuetatik abiatu beharko ginateke, eta behin hauek argi izanda, praktikan jartzeko hurrengo baldintzak jarraitu: jarduera ezberdinen proposamenak dibersifikatzea, hezitzaileen esku-hartzearen egokitzapena, ikaskuntza eredua beste egoera batzuetara ahalbideratzeko aukera izatea eta ikasleen arteko eta ikasle- irakasle interakzioa bultzatzea. • Hots, dibertsitatea bermatzen duten lanak edo eginkizunak izan behar dira.

4. NOLAJARRIPRAKTIKANTXOKOAK? • Txokoari izena jartzea eta txoko hori identifikatzen lagunduko digun marrazki edo ikur bat bilatzea. • Txoko horretan dagoen materialaren zerrenda egitea. • Materialaren erabilerarako jokabideak adieraztea. • Toki bakoitzean bertako jolasaldiak dituzten kartelak. • Jokabideak eta erabilera arauak hitzez adieraztea eta laburtzea sintagma baten edo esaldi baten bidez. • Txokoak hainbat eratakoak izango dira bakoitzak bere berezitasunak izango dituelarik eta bakoitzean gai ezberdin bat landuko da: • Jolas sinbolikoen txokoa. • Eraikuntza txokoa. • Ipuin txokoa. • Natur txokoa. • Esperimentazio txokoa. • Mugimenduko txokoa.

5. NOLAERAMANAURRERATAILERRAK? • Tailer guztien helburua, proposamen interesgarriak, egoera berriak eta giro desberdinak eskaintzea da. Haurrak erabakiko du nola egon, zer egin, edo begira egotea. Irakaslearen papera bere haurraren prozesuan akonpainatzea da. • Haurraren erritmoak errespetatuko dira. • Eskainitako giroan, haurrek harremandu, hitz egin, entzun, behatu, esploratu, aurkitu… egingo dute. • Talde txikitan jardungo dira; inoiz ez 6 haur baino gehiago. • Haur guztiak pasako dira tailerretatik. • Ume guztiek jardungo dute tailerretan, nahiz eta adinaren arabera egoera ezberdinak izan eta errespetua izango dugu oinarri. • Estetika, proposamenaren aurkezpena eta lanketa, ilusio, irudimen, sormen eta materialak aukeratzeko orduan hezitzaileek duten aukeraketaren gustua ezinbestekoak izango dira. • Ikertzeko gogoa helaraztea: ikertzeko, manipulatzeko eta aurkikuntzarako; horretan oinarritzen baita bizitzako etapa hau, egoera berrien esperimentazioan haren garapen komunikatibo, kognitibo, sozial zein motorrerako baliogarri izango direnak.

6. adibidepraktikoa:txokoak • Gure 4 urteko gelan txoko berezi bat daukagu. Txoko honetan herrialde ezberdinetako kulturak, ezaugarriak eta ohiturak ezagutzeko materialak, baliabideak, janariak etab. ezberdinak ditugu. • Bi astetan behin, herrialdez aldatzen dugu, horrela pixkanaka-pixkanaka herrialde asko ezagutuz. Aste honetan, Aljeria herrialdea ezagutzen ari gara. Eta gure gelako ume bat bertakoa denez, haren familiaren laguntza izan dugu eta hauek ohikoa den janaria ekarri digute. • Gainera, Aljeriako neskatxo baten istorioa kontatzen duen liburu bat daukagu txoko honetan, bertakoa den henna materiala, ohikoak diren jantziak eta Aljeria non kokatu dagoen ikusteko mapa handi bat daukagu baita mapa hori lantzeko margotzeko fitxak.

7. adibidepraktikoa:tailerrak • Gaurko tailerra 5 urteko arratoi forma duen txano bat egitea izango da. • Honetan erabiliko ditugun materialak hurrengoak izango dira: kolore desberdinetako goma eva, guraizeak, kola, bi ponpon handi eta bat txiki eta begientzako pegatinak. • Hau egiteko, lehenengo eta behin irakasleak egindako txantiloiak hartu beharko ditugu, eta hauen forma goma evan marraztu ondoren mozteko (Mozteko umeak irakaslearen laguntza beharko dute). Zati guztiak moztu eta gero, belarriak egiteko moztu ditugun zatiak itsatsi behar ditugu bata bestearen gainean, gero hauek txanora itsatsi ahal izateko. Ondoren, begitxoak itsatsiko ditugu. Eta amaitzeko, bi ponpoi handiak eta txikia itsatsiko ditugu horrela sudurra eginez. Nahi izanez gero, gure arratoia apaintzeko biboteak egin ahal dizkiogu goma eva gehiagorekin.

8. Horrela gure sagutxoa amaitu egin dugu.

Add a comment

Related pages

SUMMA ALDAPETA IKASTETXEA Metodologia Haur Hezkuntza

Txokoak eta tailerrak Norbere heltze mailetatik abiatuta garatzen joateko Helburuak: Norbere heltze mailetatik abiatuta garatzen joateko
Read more

Natura Haur Hezkuntzan: TAILERRAK HAUR HEZKUNTZAN

TAILERRAK HAUR HEZKUNTZAN LOS TALLERES EN EDUCACIÓN INFANTIL. Publicado por ... HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA. Hace 4 años Berdinak desberdinak garen einean.
Read more

Dindaia Fundazioa | Euskara elkartea, euskalgintza, aixe ...

Eta guzti honen gainetik gogoa: ... UDAKO HIRI TAILERRAK BADATOZ!!!/¡Ya llegan los talleres urbanos de verano! ... Txokoak. Xamariko. Lan Poltsa. Produktuak.
Read more

Denetariko ikastaro eta tailerrak Emakume Txokoan eta ...

Emakume Txokoak eta Jabetze Eskolak urritik abendura arteko ikastaro eta tailerren berri eman dute. Ohikoa den moduan, eskaintza zabala da oso, denetariko ...
Read more

Txiki txokoa eta tailerrak (2011/04/27) - YouTube

Haurrek nahiz helduagoek ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute opor aste honetan Txiki Txokoa eta Gazte Bidean zerbitzuen bitartez.
Read more

Aipamena. Haur-eskoletako jarduera-txokoak (0tik 6 urtera ...

Haur-eskoletako jarduera-txokoak (0tik 6 urtera) Egileak: María José Laguía eta Cinta Vidal Argitaletxea: UPV/EHU, 2009 Orrialde kopurua: 128 ISBN: 978 ...
Read more

Txokoak | pinpilipauxa

TXOKOAK. Haur Hezkuntzako etapan bereziki haurrek esploratu egin behar dute, mundua ezagutu, horretarako irakasleok hainbat bide erakutsi eta eskaini behar ...
Read more

Haur Hezkuntzarako Jarduerak: Sukaldaritza tailerra eskolan

Ikasturtean hasieran gaude eta oporretatik ekarri ditugun indarra eta energia gauza dibertigarrienetan eta hezigarrienetan sartu behar dira.
Read more