Rodari uhartea

0 %
100 %
Information about Rodari uhartea
Education

Published on November 18, 2008

Author: pelloe

Source: authorstream.com

RODARI UHARTEA : RODARI UHARTEA ELKARRERAGINEZKO NARRAZIOA Slide 2: Imajina ezazu Kabila zarela. Afrikan, Sudango herriska batean bizi zara zure familiarekin. Zuri asko gustatzen zaizu zure herria, oso ongi igarotzen duzu lagunekin jolasean, baina oso pobreak zarete. Gainera azken urtean izugarrizko lehortea jasan duzue, ez du euririk egin eta, aita-amak nekazariak direnez, ez duzue ia jatekorik. Gurasoek, atsekabe handiz, Europara joatea erabaki dute, han lana aurkitzea errazagoa delakoan. Beraz, bidaia prestatzen hasi zarete. Diru gutxi duzuenez ezin zaitezkete hegazkinez abiatu, oso garestia da eta. Badaude beste bi aukera: itsasontziz edo autobusez.   -Itsasontziz abiatzea erabaki baduzu -Autobusez bidaiatzea erabakiz gero Slide 3: Egurrezko itsasontzi zahar batean abiatu zarete. Zuri ez zaizu oso segurua iruditzen eta okerrena gerta daitekeela pentsatzen ari zara. “Ea ez garen iristen Europara!”. Irten eta berehala ekaitz gogorra dakar. Haizea, trumoia, euria, tximistak, … ikaragarria! Itoko zaretela dirudi! Elkar besarkaturik zaudete bi ordu luzez. Zorionez azkenean itsasoa baretzen ari da. Ekaitza bukatu da eta denok ongi zaudete baina itsasontziko kapitainak dio: -Urik gabe geratu gara. Itsasoko ur gazia nahastu da ur gezarekin eta orain ezin daiteke edan. -Urik gabe ez dugu bi egun baino gehiago iraungo –erantzun du beste bidaiari batek- nonbait gelditu beharko dugu ura hartzeko. Ordu batzuen buruan urrunean uhartea ikusi duzue eta ur bila joateko geldiketa egitea erabaki duzue. Denok jaitsi zarete lehorrera, uhartera, eta hariturik begira zaudete. Oso toki polita da, area fineko hondartzak daude, lore koloretsuz beteriko lorategi zainduak… paradisua dirudi eta jende atsegina eta harkorra da bertakoa. -Hau da uharte arraroa – dio kapitainak – ez nuen egundaino horrelakorik ezagutzen. Slide 4: Zu lorategi baten ondoan zabiltza, loreen lurrina arnasan sakonki hartuz. Nolako bitxi loreak, a zer arrosak, … Ezin diozu tentaldiari eutsi eta arrosa bat hartu duzu, kontu handiz, hatzak arantzaz ez ziztatzeko. -Aizu, debekaturik dago arrosak hartzea – entzun duzu belarri ondoan – isuna jarri beharko dizut – gaineratu dizu jiratu eta ikusi duzun udaltzain irribarretsuak. -Barkatu, ez nekien eta – erregutu diozu-. -Lasai – erantzun dizu irriz – isun erdia besterik ez dizut jarriko, Rodari uhartean ez gara oso zorrotzak. -Ongi dago, zenbat da isuna? – jakin nahi duzu aldi berean ordaintzeko dirurik ez duzula nola esango diozun ez dakizula-. -Bi zaplateko, mesedez – erantzun dizu -. -O! Bi zaplateko eman behar dizkidazu? -Ez, ez, alderantziz. Zuk ni jo behar nauzu. Rodari uhartean arauak hausten dituenak zigortu edo jo behar du bestea. -Baina hori ez dago ongi. Ez da zure errua nik arrosa hartu izana. Zuk ez duzu merezi bi zaplateko – harritu zara -. -Ez, noski. Horregatik gure uhartean ia inork ez du araurik hausten, oso gogorra delako errugabeak jotzea – jakinarazi dizu udaltzainak. Slide 5: Zure harridura ulertu du eta azkenik ez duzu isuna ordaindu. Bitartean ura lortu duzue eta uharte harrigarria uzteko moduan zarete, bidaia jarrai dezakezue.   -Rodari uhartean geratzea erabakitzen baduzu -Bidaia Europarantz jarraitzen baduzu Slide 6: Autobusez zoazte, oso bidaia luzea da, ordu askotakoa. Eskerrak paisaia ederrak ikusten ari zareten! Oihana zeharkatzen ari zarete, tximinoak ikusten dituzue nonahi zuhaitzetan jostari. Gero zelai handietara iritsi zarete, jirafak, elefanteak, lehoiak… denetik dago bide bazterretan. Halako batean gidariak gasolinarik gabe geratzen ari zaretela abisatu dizue eta nonbait geldiketa egin beharko duzuela. Bidaiarien kexak entzun diren arren ez dago beste erremediorik. Bide nagusitik atera eta eskuinaldera doan bide kaxkar batean zehar zoazte. “Jeje” dio herriko sarrerako kartelak. Laster ulertuko duzu zergatik deitzen den horrela. “Jeje” herrian hitz egiteko era berezia dute, hitz guztiei “je” eransten diete bukaeran. -Kaixoje, zerje moduzje, zabiltzateje? Zerje nahije duzueje? – galdetu diote gidariari gasolindegian-. Denoi izugarrizko grazia egin dizue. Autobusetik jaitsi eta jejetarrekin hizketan ari zarete, izan ere gaua herri horretan eman behar duzue. Slide 7: Herriko ostatuan zaudetela jejetar bat hurbildu zaizue: -Gabonje, barkatuje, bainaje usteje dutje lanje bilaje zabilelaje, eztaje? – galdetu dio zure aitari-. -Bai, horregatik goaz Europa aldera – argitu dio zure aitak-. -Nahije baduzuje nireje tailerreanje laguntzaileaje beharje dutje – proposatu dio jejetarrak-.   -Zure aitak lana onartzen badu -Ezetz esan eta Europara jarraitzen baduzue Slide 8: Amak bat-batean bota dizue: -Zein ongi bizi diren rodaritarrak, uharte hau perfektua da bizitzeko – eta jarraitu du – lana aurkitzen badugu hementxe gera gintezke. Denoi ideia zoragarria iruditu zaizuenez lan bila abiatu zarete. Ez da denbora askorik behar izan, udaltzainak udalean udaltzain gehiago behar direla jakinarazi dizue. Aitak udaltzain lana eskuratu du eta amak idazkari lana, ordenagailuz oso ongi idazten duelako. “Ezin hobeto” pentsatu duzu zure baitan, “hondartza polit horretan bainatzeko gogoz nago”. Aste osoa igaro da geratzea erabaki zenutenetik eta ez zaizue damutu. Aitak oraindik ez du isunik jarri beharrik izan eta amak gero eta arinago idazten du. Zu aldiz, zure lagun berriekin igeri egitera joaten zara ahal duzun guztietan. Oraintxe bertan ere ur gardenetan murgildu zara. Egin klik hemen Slide 9: Familian hitz egin eta Jejen geratzeko erabakia hartu duzue. Aitak esan du: -Eta gustatzen ez bazaigu hilabete pasa ondoren Europara bidaia jarraitzeko aukera daukagu. Gaur aita lanera doa inprimategira, izan ere bere jefea inprimatzailea da, hau da, liburuak egiten ditu. Gainera amari liburuak saltzeko lana eskaini diote, oso ongi bientzat. Zu berriz, orain Jejeko eskolara zoaz. Lehenbiziko eguna da. Denak zuri begira daude: -Egunje onje etaje ongije etorrije Kabilarije – dio irakasleak – hauxeje duguje gureje lagunje berriaje. Slide 10: Denak batera hasi zaizkizu hizketan, oso alaiak eta irribarretsuak dira. Zuk oraindik ez dakizu jejeraz hitz egiten baina hasi zara saiatzen: -Eskerrik asko… eskerrikje askoje esan nahi nuen… ui esanje nahije nuenje. Denek barre egin dute zurekin batera. Hilabete pasa da eta etxean familia bilera duzue: -Zerje egingoje duguje? – galdetu du amak dagoeneko erabat jejetuta-. -Hementxeje geratuje, mesedezje! – eskatu duzu berehala – lagunje askoje ditutje hemenje. Denak zaudete ados. Jejetar peto-petoak zareteje. Egin klik hemen Slide 11: Bidaia amaitu ondoren Europara iritsi zarete, euskal Herrira, hain zuzen ere. Euskal Herriko hiri batean zaudete, Lizarran. Aita nekazari ari da lanean, amak ospitaleko sukaldean aurkitu du lana janaria prestatzen, oso sukaldari ona baita. Eta zu gaur Lizarra Ikastolara zoaz, lehenengo egunez. Zure adina dela eta Lehen Hezkuntzako 3. mailara zoaz zure lagun berriak ezagutzera. Maila horretako andereñoak Mikaela eta Noemi deitzen dira, oso atseginak iruditu zaizkizu eta pazientzia handia izango dutela espero duzu, izan ere oraindik ez duzu euskaraz ezer ulertzen, ezta gazteleraz ere. Ikasgelan andereñoarekin sartu zara eta aurkezpenak egin ditu. Denak oso jatorrak dira baina ez diezu ezer ulertzen. “Lasai – pentsatu duzu – laster ikasiko dut hizkuntza”. Hiru hilabete igaro dira dagoeneko eta oraintxe bertan jolas tokian zaude. Zure gelako lagunak harrituta daude euskara hain azkar ikasten ari zarelako, dexente hitz egiten duzulako. -Oso ongi hitz egiten duzu, Kabila – esan dizu adiskideak -. -Eskerrik asko zuei irakatsi didazuelako. Egin klik hemen Slide 12: AMAIERA, bukatu da hautatu duzun bidea. Lizarran, 2008ko azaroa. Beste bideren bat irakurri nahi baduzu

Add a comment

Related presentations

Related pages

dbh bigarren maila: RODARI UHARTEA

RODARI UHARTEA Rodari uhartea. See more presentations by pelloe | Upload your own PowerPoint presentations
Read more

dbh bigarren maila

RODARI UHARTEA. Rodari uhartea. See more presentations by pelloe | Upload your own PowerPoint presentations. Egilea: pelloe Ordua: 2:49. Gustatu al zaizu? ...
Read more

Fantasia Jolasak. Gianni Rodari. Elkar.eus

Gianni Rodari. Comprar. Fantasia Jolasak. Gianni Rodari. Acheter. Fantasia Jolasak. Gianni Rodari. Buy. Quienes somos; Donde estamos; Recibir boletín;
Read more

Jolas Egiteko Ipuinak. Gianni Rodari. Elkar.eus

Jolas Egiteko Ipuinak. Gianni Rodari. Erosi ... STOCK EAN Artikulua stock-ean.
Read more

EUSKERA LIBURUAK - pedazolibroseuskera.blogspot.com

karramarro uhartea: balearekin kantuan, joxean muÑoz, ttarttalo, tapa blanda. ... gelsomio gezurtien herrian, gianni rodari, itzul, tapa blanda, 190 pgs.
Read more

Liburutegiko Abies programan sartutako liburuak ...

Rodari, Gianni. 524. liburua. Faraoiak. Maruéjol, Florence. 25. kontsulta. ... Karramarro uhartea. Mujika Iraola, Inazio. 606. liburua. KARRERA EGUNA ...
Read more

"Egun presa handia dago, baina batzuetan ipuinek itxoin ...

... Altxor Uhartea, Mujercitas, Heidi, Salgariren obrak... Gero, haur eta gazte literatura modernoa deskubritu nuen Rodari, ...
Read more

Read Microsoft Word - 3.- Hautazko Bibliografia.doc

RODARI, G. "Nor naiz ni" .- ... SUAREZ, J. "Ilbetea dilindan".-Pamiela,2002 63. STEVENSON, R.L. "Altxor uhartea".-
Read more