Irudien mezua1

50 %
50 %
Information about Irudien mezua1
Education

Published on March 10, 2014

Author: M_U_N11

Source: slideshare.net

Description

Hezkuntza didaktika

Irudien mezua Maite Guiu Fernandez Natale Rodriguez Lozano Uxue Ruiz Teniente

Irakasleak ikasleak motibatu ezean, haren ikasgaia ez da erakargarria izango ikasleentzat. Horregatik, biñeta honetan ikus dezakegu ikasle bat irakasleari galdera hori egiten eta bere ikasgaia zalantzan jartzen.

Irakasleak exijitzen dien irakurketa maila ez dator bat ikasleen mailarekin. Honekin ondorioztatu dezakegu irakasleak ez duela kontuan hartu ikasleen kognizio maila.

Irudi honetan ikasgelan berdintasuna ezarri nahi da, era “ekitatibo” batean. Hala ere, ikasgelan gurutze BAKAR bat egoteak iada berdintasun horren eskema desegituratzen du. Beraz, ez dago berdintasunezko akordiorik.

Haurrek ikusten dutena imitatzen dute, bai gurasoek egiten edo gizartean gertatzen diren ekintzak izanik. Kasu honetan aitak ama nola jotzen duen ikusita, haurrek berdina egin dute. Baina, aitak errieta egin die jotzea gaizki dagoelako. Orokorrean, kontraesan eta hipokresia maila bat ikus dezakegu.

Haurrei inkontzienteki sexuei buruzko irudi zehatz batzuk transmititzen dizkiegu. Estereotipo hauek haurren etorkizunean eragingo dute eta beste sexuarekiko ideiak zehaztuko diete.

Ikasgaietan ohikoena historian zehar egon diren gizonezkoen lorpenak ikastea da. Emakumearen papera oharkabea izan da historian zehar, nahiz eta batzuetan paper garrantzitsua izan. Beraz, sexuari dagokionez ez dago berdintasunik historia-hezkuntzari dagokionez.

Irudi honetan gizonaren nagusitasuna nabarmentzen da. Emakumearen papera gizonezkoaren azpitik, otzana eta ahula dela ikusarazten digu. Matxismo puntu bat duela esan dezakegu, berriro ere, gizonezkoaren paperari garrantzi handiagoa emanez.

Emakumeak edozein bitxikeriarekin erosi daitekeela irudikatzen du ondorengo irudi honek. “Hankak zabaltzen” ditu aukera txikienaren aurrean, emakumearen irudia gaitzetsiz eta haren portaera “erraztzat” eta “utzitzat” adieraziz.

Gaztelera hizkuntzaren alderdi matxista erakusten digu ondorengo irudi honek. “TODOS” esatean, nesken papera nulua, ezerezean geratzen da, ikasgelako parte ez balira bezala.

Ikasleek ezin dute indarkeria erabili ikasgeletan irakasleen arabera. Baina, nola irakasten zaie hori? Askotan, bultzadatsoak, kolpetxoak eman ohi zaizkie, atentzioa deitzeko moduan. Hori ez al da indarkeria? Alderdi horretan hipokritak izan ohi gara, indarkeria erabiliz hura ez erabiltzeko esanez.

Add a comment

Related presentations