Irakurmena eta idazmena testua ariketak

33 %
67 %
Information about Irakurmena eta idazmena testua ariketak
Education

Published on October 1, 2014

Author: laieneperez

Source: slideshare.net

Description

ariketak

1. IRAKURMENA ETA IDAZMENA (TESTUAREN INGURUKO ARIKETAK) 2. BIGARREN IRAKURRALDIA A. Artikuluaren zatiak identifikatu: 1. Helduen irakurmena eta idazmena 2. Irakurketa eta idazketa prozesuen konplexutasuna 3. Irakurketa ozena 4. Idazketa bateratua 5. Ahozko eta idatzizko hizkuntza 6. Ikaskuntza prozesua 7. Denbora 8. Zer, nola eta zertarako zuzendu 9. Hizkuntza gure egunerokotasunean 10. Egunerokotasuna eta talde lanaren garrantzia B. Ideia nagusiak azpimarratu: 1. Zatia: · Nagusien irakurketa eta idazketa ohiturek garrantzia handia daukate umeengan. · Beharrezkoa da umeen irakurketa eta idazketa esperientziak egunerokotasunarekin lotuta egotea. · Joko sinbolikoa oso erabilgarria da umeen ikaskuntza prozesuan. 2. Zatia:

2. · Irakurtzeko eta idazteko prozesuak oso konplexuak dira, horregatik beharrezkoa da kontuan hartzea inguruan ditugun hainbat faktore, hala nola, gaiak, helburuak, igorlea, hartzailea, testuingurua… etab. · Bi prozesuak bateratzea (irakurmena eta idazmena) gomendagarria da elkarrekin lantzeko eta ez era zatituan. Aldi berean, irakasleak eta ikasleak interakzioan egotea garrantzitsua da, laguntza eskaintzeko eta hizkuntzaren alderdi desberdinen inguruan hausnartzeko. 3. Zatia: · Ikasleek irakurtzen dakien pertsona batengandik testuak entzutea berebiziko eragina dauka umeen irakurketa garapenean. · Irakurketa ozenari esker umeen haien inguruarekin erlazio afektiboak ezartzen dituzte, baita esperientzia eraiki ere. · Irakurketa ozena metodorik onena da ikasleak irakurketa munduan murgiltzeko. 4. Zatia: · Ikaskuntza prozesurako onuragarria da esperientziadun idazlea eta idazle berria era bateratuan idaztea. · Idazketa bateratuan pertsona bakoitzak bere jakintzak eskaintzen ditu. · Idazketa bateratuaren helburua da, honetatik esperientzia onena lortzea. 5. Zatia: · Ahozko hizkuntza garatzen ari den bitartean, idatzizko hizkuntza ere gara daiteke. · Ez dugu idazten hitz egiten dugun moduan, izan ere, idazketa kodeak murrizketa handiak ditu. · Ikaskuntza prozesuaren atal bat kontuan hartzea idatzizko eta idatzizko hizkuntzen artean dagoen erlazioa.

3. 6. Zatia: · Ikaskuntza prozesuan ikasleen autonomia sustatzea ezinbestekoa da. · Umearen ez-jakintasunaren aurrean helduak bultzatu egin behar du haurrek bere esperientzietatik abiatuta froga dezan. · Ikaskuntza prozesuan garrantzitsua da saiakuntza-errakuntza metodoa erabiltzea. 7. Zatia: · Denbora behar da irakurketa eta idazmena garatzeko, ez baita bat-bateko gauza, prozesu luzea baizik. · Ikaskuntza prozesua etengabe garapenean dagoen eraikuntza prozesua da, bizitza osoan zehar garatzen dena. · Ikerkuntza prozesuaren garrantzia handia da, ikasleek era autonomoan eta independenteki ikasteko. 8. Zatia: · Umeari era konstruktibo batean adierazi behar zaio zer egin duen ondo eta zer ez. · Ikasleari okerrak zuzendu egiten zaizkio horiei buruz hausnartzeko, horrela, autokontzeptua garatuz eta segurtasun afektiboa garatuz. 9. Zatia: · Irakurketa sustatzeko, ikasleak bere inguruan dituen eguneroko materialen erabilpena onuragarria da. · Idazketarako letra larrien erabilpena bultzatzen den bitartean, irakurtzerako orduan tipografia desberdinen erabilpena ezinbestekoa da. · Egoera errealetan inplikatzen diren hizkuntzaren hiru erabilerak: eguneroko bizitzan agertzen diren arazoei aurre egin, informazioa eskuratzeko eta pentsamendu molde desberdinak ezagutzeko, eta balio estetikoa eta literarioa goraipatzeko.

4. 10. Zatia: · Ezinbestekoa da ikasleek irakurketa eta idazketari buruz hitz egitea, haien ikaskuntza prozesuan garapen bat izateko. · Garapen hori sustatzeko, taldean irakurtzea eta idaztea oso erabilgarria da ideiak, ezagutzak… elkartrukatzeko. · Irakurketa eta idazmena egunerokotasuneko gai bezala hartzea garrantzitsua da ikasleen ikaskuntza prozesua baloratzeko. C. Hitz gakoak markatu: · Joko sinbolikoak · “Neolector” · Idazketa bateratua · Irakurketa ozena · Idazmena · Irakurmena · Ahozko hizkuntza vs. Idatzizko hizkuntza · Denbora · Saiakera-errakuntza metodoa · Ikasleen autonomia · Zuzenketa konstruktiboak · Talde lana · Egunerokotasuna · Tipografia · Letra larria eta minuskula D. Testuaren edukia azaldu: Irakurketa eta idazketa prozesuak oso konplexuak dira eta bizitza osoan zehar garatzen jarraitzen dira. Modu honetan, nagusien irakurketa eta idazketa ohiturek garrantzia handia daukate umeengan. Horrela, beharrezkoa da umeen irakurketa eta idazketa esperientziak egunerokotasunarekin lotuta egotea eta horretarako joko sinbolikoa oso erabilgarria izaten da ikaskuntza prozesuan, adibidez, gurasoek egiten dutena ikusi eta hau imitatzen dutenean. Horrez gain, irakurketa ozena ere kontuan hartu beharreko alderdia da, izan ere, modu oso egokia da ikasleak irakurketa munduaren barnean murgiltzeko. Horrela, erabilgarria izan daiteke haurrek bere egunerokotasunean eskura dituzten objektuetatik irakurtzea.

5. Irakaskuntza-ikaskuntza eremuari dagokionez, eskolek zeregin inportantea daukate. Era berean, bi prozesuak bateratzea gomendagarria da elkarrekin lantzeko eta ez era zatituan. Aldi berean, irakasleak eta ikasleak interakzioan egotea garrantzitsua da, laguntza eskaintzeko eta hizkuntzaren alderdi desberdinen inguruan hausnartzeko. Hala ere, kontuan izan beharra dago zer, nola eta zertarako zuzentzen zaioen ikasleari, ikaslea saiakuntza-errakuntza metodoaren bidez ohartu behar delako zertan erratu egin den, horren inguruan hausnarketa egin ahal izateko. Amaitzeko, esan beharra dugu denbora dela prozesu honen gakoa, hau da, ikasleek etengabeko garapenean dagoen ibilbidea igaro behar dute bere ikasketa prozesuan aurrera egiteko.

6. Irakaskuntza-ikaskuntza eremuari dagokionez, eskolek zeregin inportantea daukate. Era berean, bi prozesuak bateratzea gomendagarria da elkarrekin lantzeko eta ez era zatituan. Aldi berean, irakasleak eta ikasleak interakzioan egotea garrantzitsua da, laguntza eskaintzeko eta hizkuntzaren alderdi desberdinen inguruan hausnartzeko. Hala ere, kontuan izan beharra dago zer, nola eta zertarako zuzentzen zaioen ikasleari, ikaslea saiakuntza-errakuntza metodoaren bidez ohartu behar delako zertan erratu egin den, horren inguruan hausnarketa egin ahal izateko. Amaitzeko, esan beharra dugu denbora dela prozesu honen gakoa, hau da, ikasleek etengabeko garapenean dagoen ibilbidea igaro behar dute bere ikasketa prozesuan aurrera egiteko.

Add a comment

Related presentations

Related pages

euskaljakintza | Irakurriaren ulermena

Ariketak honelakoak izan daitezke: ... Galderak aurrean dituzula irakurri testua poliki eta galdera batekin lotutako informazioa aurrean duzunean ...
Read more

Gorbeia LH 3. maila: IRAKURKETA ETA IDAZMENA LANTZEKO ARIKETAK

IRAKURKETA ETA IDAZMENA LANTZEKO ARIKETAK No hay comentarios: Publicar un comentario en la entrada. Entrada más reciente Entrada antigua Página principal.
Read more

AHO HIZKUNTZA ETA IDAZKETA LANTZEKO ARIKETAK

Aho hizkuntza eta idazketa lantzeko ariketak. ... biñetak ordenatuko ditugu eta denon artean istorioari dagokion testua asmatu eta idatziko dugu ...
Read more

Emaitzak : irakurmena eta idazmena

Emaitzak : irakurmena eta idazmena Deialdia: OHIKO DEIALDIA 2015_2 Azterketa-kodea HE Irakurmena Idazmena 01325#00025-000002 1 EZ AURKEZTUA EZ DAGO EMAITZARIK
Read more

1 maila A eredua 2008 1 - HABE - Eusko Jaurlaritza ...

Irakurmena eta idazmena ... irakurmenaren eta idazmenaren ariketak egiteko. ... IRAKURMENA ETA IDAZMENA 1. TESTUA Matrakan, ...
Read more

Emaitzak: irakurmena eta idazmena Deialdia: OHIKO DEIALDIA ...

Emaitzak: irakurmena eta idazmena Deialdia: OHIKO DEIALDIA 2015_2 NAN Abizenak eta izena HE Irakurmena Idazmena 1#.###.#56K ABA-----, TXO--- 2 GAI GAI
Read more

3. maila (C1) I Azterketa idatzia I A eredua

• Irakurmena • Idazmena ... irakurmenaren eta idazmenaren ariketak egiteko. 3. maila (C1) ... Irakurri testua eta galderei erantzun.
Read more

Idazmena lantzen - Hasiera

idazmena lantzen. LAGUNTZA: ... eta idatzi ondoren. 1. ... (idatzitako testua eta aurretiaz egindako plana konparatu)
Read more

IRAKURKETA ETA ULERMEN ARIKETAK - Asociación de Dislexia ...

irakurketa eta ulermen ariketak fitxa zenbakia: ..... data: ..... izen deiturak ...
Read more