Gure eskeletoa

50 %
50 %
Information about Gure eskeletoa
Education

Published on February 5, 2014

Author: Patriuribe

Source: slideshare.net

Description

4.mailako txanelako 3.gaia lantzeko aurkezpena

Nolakoa izango zinateke hezurrik ez bazenu? Pentsatu al duzu inoiz? Hezurrik gabe zizareak bezalakoxeak izango ginateke eta ezingo ginateke zutik egon. Ezingo genuke korrika egin, ezta makurtu ere, eta zizareak bezala arrastaka ibili beharko genuke. Gure gorputzaren barruan dagoen hezur multzoari eskeletoa deitzen zaio. Garrantzi handikoa da, gorputzari forma eman eta eutsi egiten baitio. Horrela gorputzeko atalik ahulenak, hau da, bihotza, birikak, giltzurrunak, garuna, eta abar babestu egiten ditu. Goazen, beraz, gure eskeletoa ezagutzera.

HEZUR MOTZAK HEZUR ZAPALA HEZUR LUZEA Hezur guztiak ez dira berdinak: hanketakoak eta besoetakoak luzeak; oinetakoak, eskuetakoak eta bizkarrezurrekoak, berriz, motzak; eta burukoak zapalak. Jaiotzen garenean gure hezurrak bigun-bigunak dira, eta gu hazi ahala gogortu egiten dira. Orain, banan-banan aztertuko ditugu gure hezurrak.

BEHEMASAILEZURRA Burezurrak puzzle bat dirudi, hezur asko baititu: zortzi hezur zapalak eta gogorrak dira eta, elkarrekin tinko lotuak daudela, garuna babesten dute; aurpegia hamalau hezurrek osatzen dute eta horietatik bakarra da mugikorra behe-masailezurra, hain zuzen ere. Horri esker murtxikatu dezakegu.

Burezurraren azpian bizkarrezurra dago. Hau ornoa izeneko hogeita hamahiru hezurrez osaturik dago. Ornoak ehun malgu batez lotuak daude, eta horri esker, okertu daiteke bizkarrezurra. ORNOAK

esternoia saihetsak Saihets hezur lokak Bularrezurrak bihotza eta birikak babesten ditu, hauek altxorrak balira bezala. Arnasa hartzen dugunean sabelaren gainean nabarmentzen diren hezurrak saihetsak dira. Hauek hamabi dira, luzeak eta okerrak. Azkenengo biak izan ezik, beste guztiak esternoiari lotuak daude, kutxa bat osatuz. Azken bi hauei saihets hezur lokak deitzen zaie.

Eskeletoko zatirik mugikorrenak gorputz adarrak dira, besoak eta hankak. Bai besoek eta bai hankek badute nolabaiteko antza hezurren kopurua eta ezaugarriak kontuan hartzen baditugu.

Eskuak besoen azken zatiak dira, eta eskumuturraren bitartez daude lotuak besoei. Hogeita zazpi hezur txikiz daude osaturik eta horregatik dira oso mugikorrak. ESKUMUTURRA

OMOPLATOA HUMEROA ERRADIOA KUBITUA Besoetan humeroa, kubitua eta erradioa izeneko hezurrak daude. Humeroa da luzeena, eta honek besoa bizkarrezurrarekin lotzen du. Kubitua eta erradioa besaurrean daude, eta hauek besoa eskuarekin lotzen dute.

Oinak hanken azken zatiak dira, eta orkatilaren bitartez daude lotuak hankei. Hogeita sei hezur txikiz daude osaturik eta gorputz guztiko pisua jasaten dute. FALANGEAK METATARTSOAK TARTSOAK

Hanketan femurra, tibia eta peronea izeneko hezurrak daude. Femurra da gure gorputzeko hezurrik luzeena, aldakatik belauneraino heltzen baita. Tibia oso garrantzitsua da gure hankek egiten duten ia esfortzu guztia jasaten duelako. Peroneak hanka oinarekin lotzen du, eta horri esker ibiltzen gara eta egiten dugu korrika. FEMURRA PERONEA TIBIA

Hezurrak elkarrekin lotzen dituena giltzadura da. Oso garrantzitsuak dira giltzadurak, izan ere, hauek gabe, gure gorputza zurruna, malgutasun gabea izango litzateke, eta ezingo genuke mugimendurik egin. Giltzaduren artean bada mugimendu handiko bat: sorbalda; honek, gorantz, beherantz,aurrerantz, atzerantz eta biraka mugi dezake besoa. IZTERREZUR BURUA IZTERREZURRA

KONTUZ, HEZURRAK APURTU DAITEZKE ETA! Hezurrak gogorrak eta zurrunak dira; hala ere, futbolean, eskiatzean eta abarretan hartutako kolpeek eta egindako gehiegikeriek hezurretan hezur hausturak edo bestelako kalteak sortu ditzakete, denboraldi baterako egonaldia eraginez. Hezur haustura gertatzen denean nahikoa da igeltsutan jarri eta geldiaraztea, berez osatzen baita haustura. Inoiz entzun al duzu “zaintiratua” hitza? Hau ez da hezurraren haustura, baizik eta giltzadura okertzea eta handitzea. Hezur haustura Lotailu haustura

Jaio berri batek hezur gehiago dituela heldu batek baino? Jaio berri baten buruko hezurrak ez daudela guztiz elkarturik?  Gure gorputzak 206 hezur dituela eta horietatik erdiak baino gehiago eskuetan eta oinetan banaturik daudela?

 Gizakiak 12 saihets pare dituela, baina gizakiaren %5 saihets bat gehiagorekin jaiotzen dela?  Gure gorputzeko hezurrik txikienak 2 mm besterik ez duela? Belarrian dagoela eta estriboa duela izena?

 Hezurrak luzeran eta zabaleran hazten direla?  Hezurrak gogortzeko kaltzioa hartu behar dela, eta hau esnetan eta esnekietan dagoela?  Animalia batzuek kanpoko eskeletoa daukatela, besteak beste, armiarmak, marigorringoak eta kakalardoak?

Kaixo,entzule, lagun maitea! Kaixo,entzule, lagun maitea! Ni nauzu eskeletoa, Ni nauzu eskeletoa, hezur ugariz eta giltzadurez hezur ugariz eta giltzadurez ongi osatutakoa. ongi osatutakoa. Gorputzari eutsi eta mugitzeko Gorputzari eutsi eta mugitzeko naiz oso beharrezkoa. naiz oso beharrezkoa. Ondo ezkutuan nagoen arren Ondo ezkutuan nagoen arren langile fina, zintzoa! langile fina, zintzoa! Garuna gorde eta babesteko Garuna gorde eta babesteko hara nire burezurra. hara nire burezurra. Korrikarako eta dantzarako Korrikarako eta dantzarako tibia eta femurra tibia eta femurra Orkatila da garrantzitsua, Orkatila da garrantzitsua, baita ere eskumuturra... baita ere eskumuturra... Kontuz ibili, zaindu nazazu Kontuz ibili, zaindu nazazu mingarri baitzait haustura! mingarri baitzait haustura!

Add a comment

Related presentations

Related pages

Agrega - Aurrebistaratzailea - Gure eskeletoa

- Orrialdea behin baino ezin da bidali. Helbide batzuetara bidaltzeko, puntu eta kakotxarekin (;) banatu.
Read more

Agrega - Bilatzailea

Gure eskeletoa. Balorazioa: Giza hezurdura lantzeko materiala 0 Komentarioak
Read more

Inguruaren ezaguera: ESKELETOA

Ongi etorri!! Hona hemen gure inguru gaiako bloga. Hemen, klasean landutako bideoak,aktibitateak,ariketak jolasak...agertuko dira etxean edota nahi duzuen ...
Read more

unkinahh: ESKELETOA

eskeletoa oso polita da. eskeletoa hezurrez osatuta dago. eskeletoak gure gorputza eusten du. hezurrek izena daukate. besoetako hezurrak dira ...
Read more

Gure gorputza - Nolakoa da gure gorputza - IHMC Public Cmaps

Gure gorputza, GIZAKIOK ditugu Mugimendua, ... Muskulatura, Mugimendua zeri esker? Eskeletoa, Informazio biltzaileak Zeri esker? Zentzumenak
Read more

gure gorputza ezagutuz

Este Cmap, tiene información relacionada con: gure gorputza ezagutuz, Zentzumenak, informazio biltzaileak garatzeko pausoak Gizakiok mugitu egiten gara, 2 ...
Read more

Haur neardental baten estribuak hezurrik txikienetan ere ...

La Ferrassien aurkitutako aztarnen artean, 1970etik 1973ra bitartean topatutako 2 urteko haur neardental baten eskeletoa dago. ... Gure azken berriak ...
Read more

2008 zabawiki5 - 05 Eskeletoa eta muskuluak. Mugimendua

05 Eskeletoa eta muskuluak ... Giharrik gabe gure gorputza era bat geldi egongo litzateke.Giharrek hezurretan finkatzen dira,eta horri esker mugi gaitezke ...
Read more