Gfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe

100 %
0 %
Information about Gfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe
News & Politics

Published on February 19, 2014

Author: ZeroZabor

Source: slideshare.net

Description

Gipuzkoan hondakinak zabortegi kutsakorrik gabe eta errausketarik gabe kudeatzeko azpiegitura plana

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOA IRAUNKOR BAT ZABORTEGIRIK GABE

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOA IRAUNKOR BAT ZABORTEGIRIK GABE Gipuzkoak hondakinak modu eraginkorrean eta iraunkortasunez kudeatzeko proiektu bat du. Konponbide horren arabera, 2014-2015 bitartean konpostatze plantak, tratamendu mekaniko-biologikorako planta bat eta hondakin bizigabeetarako gordailu bat eraiki eta, aldi berean, gaur egungo zabortegiak itxiko dira: Urteta (Zarautz), Lapatx (Azpeitia) eta Sasieta (Beasain). Proiektua bidean dago, hasita baitaude Epeleko (Bergara) konpostatze planta eraikitzeko lanak, eta hari esker, hondakinak kudeatzeko sistema burujabe bat izango du Gipuzkoak, errausketarik eta zabortegi kutsagarririk gabea, ingurumena eta herritarren osasuna errespetatuko dituena eta Europako Batasunaren irizpide eta lehentasunekin bat egingo duena. Proiektuak, bestalde, baliabide nahiz diru asko aurreztea ahalbidetuko du. Errausketarik gabeko egoera batean dator ekimena: iazko azaroan GHKk eta Zubietako planta eraikitzen ari ziren enpresek akordioa lortu zuten, eta Gipuzkoan aukera berri bat zabaldu da politika iraunkorrago bat gauzatzeko. Proiektuaren zutabe nagusiak honako hauek dira: · Gaikako bilketa % 60 izatea 2016rako, GHHKPOk (PIGRUG) jasotakoaren arabera; hau da, 195.000 tona hondakin gaika bilduko lirateke, eta 130.000 tona errefusa izango lirateke. · Gaika bildutako hondakinak hiru konpostatze plantatan tratatuko dira, dagoeneko lanean ari diren beira, paper eta ontzi arinen zentroez gainera.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA UNA GIPUZKOA SOSTENIBLE SIN VERTEDEROS · Lapatxeko (Azpeitia) gaur egungo plantak 3.500 tona organiko tratatuko ditu urtean. · Epelen (Bergara) eraikitzen ari dena 10.000 tona tratatzeko gai izango da. 2014. urte bukaeran lanean hastea aurreikusi da. · Zubietan beste konpostatze planta bat eraikiko da. Planta hau, hasieran, 20.000-30.000 tona tratatzera irits daiteke, baina malgutasun kontzeptuaren barne, handitu egin lezake ahalmen hori, fluxuen bilakaerari behar bezala erantzuteko. 2015. urte bukaeran hasiko da lanean Zubietako planta. · Hiru konpostatze planta horien artean Gipuzkoan gaika bildutako materia organiko guztia tratatuko da. · Lehen aipatutako gaikako bilketa tasarekin, 130.000 tona errefus geratuko dira, tratamendu mekaniko-biologikorako (TMB) planta batera eramango direnak, Zubietara. · TMB plantak 170.000 tona ere jaso ahal izango ditu urtean, eta 2015. urte amaieran hasiko da lanean. · Tratamendu mekaniko-biologikoaren bidez materiaren zati bat berreskuratuko da, gero konpostatu edo birziklatzeko, eta kenduko dira airera doazen isurkin kutsagarriak (gasak) nahiz lur azpira doazenak (lixibatuak). Horrela, berreskuratu ezin diren hondakinak (65.000 tona) bizigabetu egingo dira, eta ez dute ez usainik ez kutsadurarik sortuko. · Materia bizigabea gordailu batera eramango da. Gordailu horren kokalekua aurten erabakiko da Lurraldearen Arloko Plana aldatzeko prozesuan, eta

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA UNA GIPUZKOA SOSTENIBLE SIN VERTEDEROS URTETA ZUBIETA ZARAUTZ · Konpostatze planta bat · TMB (tratamendu mekaniko biologiko) planta bat HONDAKINETARAKO AZPIEGITURA SAREA 2015ean zabalduko dira LAPATX AZPEITIA Konpostatze planta bat Jada martxan dago ITXIKO DIREN ZABORTEGIAK EPELE BERGARA Konpostatze planta bat Eraikitzen ari da SASIETA BEASAIN AZPIEGITURA BERRIAK Mapan agertzen direnez gain, hondakin geldoetarako biltegi bat ere egitea aurreikusi da. Lurraldearen Arloko Plana (PTS, Plan Territorial Sectorial) moldatu behar da horretarako, eta orduan erabakiko da haren kokapena. balizko hainbat aukera aztertu ondoren, legeak agintzen duen moduan. Bizigabeen gordailua ere 2015. urte amaieran hasiko da lanean. · Azpiegitura hauek eraikitzearekin, itxi egingo dira gaur egungo zabortegiak Urtetan (Zarautz), Lapatxen (Azpeitia) eta Sasietan (Beasain). · Urtetako zabortegia 2014ko abenduaren 31rako itxiko da. · Lapatxekoa 2015ko apirilean itxiko da. · Eta Sasietakoa, 2015. urte amaieran. · Foru Aldundiaren proiektuari esker, beraz, Gipuzkoak ez du zabortegi kutsagarririk izango.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA UNA GIPUZKOA SOSTENIBLE SIN VERTEDEROS · Foru proiektuan jasotzen diren azpiegituren kostu osoa 131 milioi euro izango da (erraustegiaren 400 milioi euroren aldean). · Era berean, ehun bat lanpostu zuzen sortuko dira. Foru Aldundiaren ekimenak hondakinak kudeatzeko sistema osasungarri, iraunkor eta ekonomiko bat ezarriko du, Europako Batasunak prebentzio, berrerabiltze eta birziklatze arloan ezarritako lehentasunak erabat betetzen dituena. Herritarrekiko konpromiso bat da, datozen belaunaldien eta gure ingurumenaren aldekoa, eta erantzukizunak bultzatuta hartua. Egitasmo honek oinarri sendo bat jarri nahi du, arazo honi konponbidea emateko datozen hamarkadei begira; sistema malgu bat, non azpiegiturak hondakinen sorrera, konpostatze eta birziklatzearen bilakaera sozialera egokitu ahal izango diren. Gure lurraldean ahalik eta adostasun politiko eta sozial zabalena lortu nahi du Foru Aldundiak.

Add a comment

Related presentations

Related pages

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - ORAIN Gipuzkoa - Gipuzkoako ...

GIPUZKOA IRAUNKOR BAT ZABORTEGIRIK GABE. ... iraunkor eta ekonomiko bat ezarriko du, Europako Batasunak prebentzio, berrerabiltze eta birziklatze ...
Read more

Zabortegi kutsakorrik eta errausketarik gabeko Gipuzkoa ...

Gfa gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe from Gipuzkoa Zero Zabor. ... GFA prentsa bulego digitala: ...
Read more

Gipuzkoa.net

Gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe. Gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe. ... GFA - 2013ko Aurrekontu Orokorrak. GFA - 2013ko Aurrekontu Orokorrak.
Read more

Ziurtagiriak eta DEAk internet bidez

... ordenagailutik mugitu gabe. ... Zer da DEA bat? Ziurtagiri eta DEA motak: Zergadunak; ... © 2010 Gipuzkoako Foru Aldundia -GFA;
Read more

Euskal Dantzarien Biltzarra - Wikipedia, entziklopedia askea.

... folklorea ikertu eta ekintza desberdinak era bateratuan antolatzea ahalbidetuko duen erakunde iraunkor ... bat eratzeko asmotan zenbait ... Gipuzkoa ...
Read more

Euskadi Ta Askatasuna - Wikipedia, entziklopedia askea.

... Euskal Herria, berriz, eragozpenik gabe erabil zitekeen, Beraz, ... Berrantolaketaren ondoren, erakundeak komando iraunkor bat bidali zuen Madrila.
Read more

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO GEODESIA ETA TOPOGRAFIA ...

Recomendaciones para efectuar trabajos topográficos en el Territorio Histórico de Gipuzkoa ... Geodesiko bat du ... datuak berriz eraldatu beharrik gabe.
Read more

Etxegabetze arriskuan dauden pertsonei laguntza juridikoa ...

... aurrezko edo ondare muga jakin bat gainditu. ... eta zor bizia iraunkor egitetik etor daitezkeen ondorio kaltegarriak ekiditen ahaleginduko dira. ...
Read more