Epeleko konpostatze planta prentsa dossierra

50 %
50 %
Information about Epeleko konpostatze planta prentsa dossierra
News & Politics

Published on March 14, 2014

Author: ZeroZabor

Source: slideshare.net

Description

Epelen (Bergara) eraikiko den konpostatze planta eraikitzeko lanak hastera doazela iragartzean emandako informazioa,

EEPPEELLEEKKOO KKOONNPPOOSSTTAATTZZEE PPLLAANNTTAA EETTAA TTRRAANNSSFFEERREENNTTZZIIAA EESSTTAAZZIIOOAA BERGARA

2 EPELEKO KONPOSTATZE PLANTA ETA TRANSFERENTZIA ESTAZIOA Europako Zuzentarauak hierarkia zehatza ezartzen du Hondakinen Kudeaketarako eta hau da gure pausoak gidatzen dituena. Hierarkia honetan, prebentzioari ematen zaio garrantzi gehien eta ondoren berrerabilpenari eta birziklatzeari. Hierarkia honetan oinarrituz, hondakinak kudeatzeko proiektu integrala aurkeztu berri dugu, eraginkorra eta ingurumenarekin jasangarria, eta gaur ezagutzera emango dugun azpiegitura, proiektu nagusi horren parte ezinbestekoa da. Hondakin organikoarekin konposta egitea, birziklatzearen eremuan sartzen da, eta hori da, hain zuzen ere, gure etxe eta industria- guneetan sortzen den materia organikoarekin egin daitekeen gauzarik zentzuzkoena. Eta hierarkia betetzen da. Materia organikoa erraustegiaren erregai gisa erabiltzeak beste norabide batera garamatza, kutsaduraren eremura, izan ere errausketaren ostean sortzen diren zepa eta errauts toxikoak zabortegi berezietan isuri behar baitira. Konpostatzea koste gutxiko teknologia da eta hondakin kopurua murrizteko sistema ezin hobea. Jatorri organikoa duen materia, modu biologikoan tratatuz, ongarri bihurtzeko aukera ematen du. Ongarri hau merkaturatzea faktore baten menpe dago, batik bat, bere kalitatearen menpe. Azpiegitura hau konpostatze prozesuaren kalitatea bermatzeko diseinatu da. Eta etxeetan hondakin organikoa modu berezian edo gaika jasotzeak produktuaren kalitatea bermatuko du. Europako parlamentutik datorren araudia nahitaez bete behar denez, norabide egokirantz pausoak ematea, arduraz jokatzen duen gizarte baten egin beharrekoa da. La Directiva Europea establece una clara jerarquía en la Gestión de Residuos, y esta es, precisamente, la que guía nuestros pasos. En esta jerarquía la prevención recibe la máxima atención y a continuación la reutilización y el reciclaje. Basándonos en esta jerarquía, acabamos de presentar un proyecto integral de gestión de residuos, efectivo y sostenible con el medio ambiente, y la infraestructura que damos a conocer hoy, es parte imprescindible de ese proyecto principal. La producción de compost mediante el residuo orgánico entra dentro del campo del reciclaje, y eso es, precisamente, lo más sensato que se puede hacer con la materia orgánica que se produce en nuestras casas e industrias. Y se cumple la jerarquía. La utilización de la materia orgánica como combustible de la planta incineradora nos lleva en otra dirección, hacia el campo de la contaminación, ya que las escorias y cenizas tóxicas que se producen tras la incineración han de ser vertidas en vertederos tóxicos. El compostaje es una tecnología de bajo coste, y un sistema inmejorable de reducción de residuos. Ofrece la posibilidad de transformar en abono la materia de origen orgánico, mediante un tratamiento biológico La comercialización de este abono está condicionada por un factor principal, cual es su calidad. Esta infraestructura se ha diseñado para garantizar la calidad del proceso de compostaje. Y la recogida selectiva domiciliaria del residuo orgánico garantizará la calidad del producto. Siendo de obligado cumplimiento la normativa que emana del Parlamento Europeo, toda sociedad responsable debe dar pasos en la dirección correcta.

3 Azpiegiturak Lautada honetan bi azpiegitura eraikiko dira: Konpostatze Planta eta Transferentzi Estazioa. Konpostatze Plantak urtean 9.000 tona bio- hondakin konpost bihurtzeko ahalmena izango du. Lapatxeko Konpostatze plantarekin batera gaur egun Gipuzkoan sortzen den bio-hondakin guztia tratatzeko aukera emango du. 9.000 tona organiko hauekin urtean 2.300 tona inguru konpost lortuko da. Transferentzi Estazioak, aldiz, Debagoienako errefusa, papera eta ontzi-arinak elkartzeko funtzioa izango du, jarraian dagokion tratamendu plantara eramateko. Horrez gain, azpiegitura nagusi hauei zerbitzu emango dieten beste gune batzuk ere egingo dira: bio-hondakina eta material egituratzailea deskargatzeko gunea, biofiltroa, baskula, kamioen garbiketa gunea eta langileen aldagelak. Eraikin honek ez du izango ur-sareko hornikuntzarik. Ingurumenarekin ahalik eta jasangarriena izateko helburuz, euri urak aprobetxatuko ditu bere funtzionamendurako. Infraestructuras En esta explanada se construirán dos infraestructuras: la Planta de Compostaje y la Estación de Transferencia. La Planta de Compostaje tendrá capacidad para transformar en compost 9.000 toneladas anuales de bio-residuos. Junto con la planta de compostaje de Lapatx, posibilitará el tratamiento de todo el bio-residuo que se genera actualmente en Gipuzkoa. Con estas 9.000 toneladas de orgánico, se producirán unas 2.300 toneladas de compost. La Estación de Transferencia, por su parte, tendrá la función de recoger el rechazo, el papel y los recipientes ligeros de Debagoiena, para a continuación llevarlos a la planta de tratamiento correspondiente. Además de estas dos infraestructuras, se construirán las siguientes instalaciones que darán servicio a las dos anteriores: zona de descarga de bio-residuo y material estructurante, biofiltro, báscula, zona de limpieza de camiones y vestuario para los trabajadores. Este complejo no tendrá acceso a la red de agua, ya que, en cumplimiento de los estándares de sostenibilidad medioambiental, se aprovechará el agua de lluvia para dar servicio a toda la instalación.

4 Prozesua: Prozesua honako hau izango da: 1. Lehenik, bio-hondakina eta material egituratzailea deskargatuko dira. Material egituratzailea inausketa hondarraz, adarrez, hostoaz eta antzeko material lehorraz osatua dago. 2. Bi lehengai hauek modu egokian nahastu eta homogeneizatu behar dira, makineri aproposa erabiliz. 3. Nahastutako material hori konpostatzeko 8 tunel egongo dira. Tunel hauetan bio- oxidazioa 4 astetan egingo da eta, tenperaturak 70ºC-tik pasa ez daitezen, aireztatze eta ureztapen sistema egokiak jarriko dira. Fase honen amaieran patogenorik gabeko konpost higienizatua lortuko da. 4. Bio-oxidazioa egin ondoren, konpost freskoak heltze fasean jarraituko du beste 6 astez. Konposta ilara luzetan jarriko da, ontze prozesuari laguntzeko eta behar adina aldiz irauliko da. 5. Azkenik, konposta galbahetuko da tamaina handiko elementuak kendu, produktua findu eta merkaturatzeko prest uzteko. El proceso: El proceso será el siguiente: 1. En primer lugar, se descargarán el bio- residuo y el material estructurante. El material estructurante se compone de restos de poda, ramas, hojas y materiales secos similares. 2. Estas dos materias primas han de mezclarse y homogeneizarse adecuadamente, con maquinaria especifica. 3. Existirán 8 túneles para el compostaje de ese material mezclado. En estos túneles la bio-oxidación durará 4 semanas, y se instalarán sistemas de aireación y riego adecuados para evitar que las temperaturas superen los 70 ºC. Al finalizar esta fase se obtendrá un compost higienizado libre de patógenos. 4. Tras la bio-oxidación, el compost fresco continuará en fase de maduración otras 6 semanas. El compost se colocará en largas filas y se volteará tantas veces como sea necesario. 5. Por último, el compost será cribado para retirar los elementos de gran tamaño, para así conseguir un producto refinado y en condiciones de comercialización.

5 Gipuzkoako Konposta – kalitatezko produktua Hortik sortuko den konposta goi-mailako konposta izango da, hain zuzen, konpostatze planta hau A+ kalitateko konposta sortzeko diseinatua dagoelako. Gainera European Compost Network-en (ECN) QUALITY LABEL ziurtagiria lortzeko bitarteko tekniko eta teknologikoekin hornituko da. Orain Lapatx eta etorkizunean Epeleko konpostatze plantan lortuko den konpostaren izen komertziala "Gipuzkoako Konposta" da eta 4 ziurtagiri hauekin komertzializatuko da: 1. A+ kalitateko konposta: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak aitortua. 2. SANDACH baimena: Giza kontsumorako ez diren animalia jatorriko azpiproduktuak kudeatzeko baimena, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzak aitortua. 3. Zigilu ekologikoa: Europar Batasunaren ziurtagiria. 4. ECNren Quality Labela: European Compost Network (ECN) erakundearen ziurtagiria. Kalitate ziurtagiri hauek bermatuko dute hemen sortzen den konposta nekazaritza ekologikoan ere erabili ahal izatea, honek behar baitu ongarri kalitaterik handiena. Epeak: 2013ko abuztuan abiatu ziren lurrak prestatzeko lanak bukatu berri dira. Orain lurrak prest daude obra zibila exekutatzen hasteko. Hurrengo fasea, beraz, eraikuntza bera izango da, aste gutxi barru hasiko dena. Ondorioz, 2015eko urtarrilerako Epeleko Konpostatze Planta martxan egotea aurreikusten dugu. Gipuzkoako Konposta – Producto de calidad El compost así producido será de gran calidad, precisamente porque esta planta de compostaje está diseñada para producir compost de calidad A+. Además, se equipará con los medios técnicos y tecnológicos necesarios para conseguir la certificación QUALITY LABEL de ECN. El nombre comercial del compost que se produce ahora en Lapatx y en un futuro en la planta de compostaje de Epele es "Gipuzkoako Konposta", y se comercializará con los siguientes certificados: 1. Compost de calidad A+: Certificación reconocida por la Dirección de Calidad Alimentaria del Departamento de Medio Ambiente, Política Territorial, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco. 2. Autorización SANDACH: Autorización reconocida por la Dirección de Calidad Alimentaria del Departamento de Medio Ambiente, Política Territorial, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco, para la gestión de subproductos de origen animal no dirigidos al consumo humano. 3. Sello ecológico: Certificado de la Unión Europea. 4. ECN Quality Label: Certificado de European Compost Network (ECN). Estos certificados de calidad asegurarán que el compost que aquí se produzca pueda ser utilizado en la agricultura ecológica, que es el tipo de agricultura que requiere el mayor estándar de calidad. Plazos: Ya han acabado las obras de allanamiento del terreno que comenzaron en agosto de 2013 Ahora se están ultimando los detalles del proyecto antes de acometer la obra civil. La siguiente fase será la construcción propiamente dicha, que dará comienzo en pocas semanas. En consecuencia, se espera que la Planta de Compostaje de Epele se encuentre en pleno funcionamiento en enero de 2015.

6 www.GHKinfo.com

Add a comment

Related presentations

Cfbp barometre octobre

Cfbp barometre octobre

November 10, 2014

VITOGAZ vous présente: CFBP baromètre gpl carburant

Ata Escrita da 16ª Sessão Ordinária realizada em 16/10/2014 pela Câmara de Vereado...

Ata Escrita da 10ª Sessão Extraordinária realizada em 16/10/2014 pela Câmara de Ve...

Rx1 nasil kullanilir

Rx1 nasil kullanilir

November 8, 2014

Rx1 zayiflama hapi, kullanimi nasildir, yan etkileri var mi? yan etkiler var ise h...

Esposto del MoVimento 5 Stelle sul Patto del Nazareno

Slide Servizi postali

Slide Servizi postali

November 7, 2014

Slides per i servizi postali presentati in occasione dell'incontro azienda e organ...