Elkarreraginezko Nobelar#89

75 %
25 %
Information about Elkarreraginezko Nobelar#89

Published on October 18, 2007

Author: garaikoa

Source: slideshare.net

ELKARRERAGINEZKO NOBELAREN NARRATZAILEA

Narratzailea: 1. 2. pertsonan mintzo da. 2. Irakurlea bera da protagonista. 3. Momentuoro abentura aukeratzeko, orainaldian kontatzen du. 4. Ekintzak amaitu gabe daude: aditzaren aspektua burutugabea.

1. 2. pertsonan mintzo da. Zer esan nahi du honek? Narratzaileak 2. pertsona gramatikala erabiltzen duela, hau da ZU. “Errumaniako Karpato mendietan zehar zoaz trenean…”

2. Irakurlea bera da protagonista. Zuk bizi duzu idazleak kontatu nahi duen istorioa. Zu bihurtzen zaitu bere nobelako protagonista.

3. Momentuoro abentura aukeratzeko, orainaldian kontatzen du. Irakurle-protagonistak uneoro aukeratzen du bizi nahi duen abentura. Arrazoi honengatik, narrazioaren denbora ORAINALDIA izango da, hau da, narratzaileak kontatzen duena ORAINALDIAN egiten du. Etortzen NAIZ, egin DU, sartu GARA, konpondu DUTE.

4. Ekintzak amaitu gabe daude: aditzaren aspektua burutugabea. Eta hau zergatik? Oraindik ez direlako gertakizunak amaitu, momentu horretan gertatzen ari direlako.

Ekintzak amaitu gabe daude: aditzaren aspektua burutugabea. Kontatzen dena amaitu gabe dagoenez, aditzaren aspektua BURUTUGABEA izango da. AMAITZEN da, SORTZEN dugu.

ADITZA: Formari dagokionez ADITZA TRINKOAK (hitz bat) KONPOSATUAK (hitz bat baino gehiago) Pertsona, denbora…: Ekintza adierazten duena: Aditz Laguntzailea (AL) Nator, goaz, nindoan Aditz Nagusia (AN) Naiz, dira, gaituzu Etorri, sartu, joan… Etorri Dira

ADITZAREN ASPEKTUA BURUTUA: BURUTUGABEA: GEROA: Ekintza amaitua Ekintza amaitu gabe Ekintza gertatuko da AN + -tu/-du: AN + -ko/-go: AN + -t(z)en: Amaitu du Etorriko da Saltzen du Saldu du Ikusiko duzue Egiten duzue Atertu du Izango du Aditz trinkoak: AN + -i: Daramazu Etorri da Goaz Eseri zaigu Ari izan partikula: Saltzen ari naiz AN + - : Ikusten ari gara Egin dugu Joan gara

Add a comment

Related presentations