advertisement

Elaboración de mensajes para la web

67 %
33 %
advertisement
Information about Elaboración de mensajes para la web

Published on March 14, 2014

Author: mikelrubiouzkudun

Source: slideshare.net

advertisement

Weberako Mezuen Ekoizpena Gaurkotasunezko informazioa  eskaintzen duten webguneen  analisia Maitane Otazo, Mikel Rubio, Jon Mikel Sorarrain eta Leticia Ugalde Deustuko Unibertsitatea Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea Komunikazioko Gradua 2014/03/14 1

Weberako Mezuen Ekoizpena AURKIBIDEA 1.Sarrera.......................................................................................................... 3 2. Metodologia................................................................................................  4 3. Analisia........................................................................................................   9 3.1 Eitb   3.2 Menéame   3.3 EFE albiste­agentzia 4. Erkaketa.......................................................................................................  27 5. Ondorioak..................................................................................................... 29 6. Bibliografia..................................................................................................   32 2

Weberako Mezuen Ekoizpena 1. SARRERA “La red se presenta como un nuevo medio de comunicación que integra y supera todos los                                demás” dio Gómez­Escalonilla Morenok (2008: 62). Badirudi webak abantaila ugari ekarri dituela                        hainbat arlotan, horien artean gehienbat komunikazioan. Gaur egun edozeinek webaren bitartez                      informazio ugari eskura dezake edonon eta edonoiz. Gainera Web 2.0 aren bitartez,                       1 erabiltzaileak aukera du informazioa sortzeko eta weban dagoen edozein informazio                    partekatzeko beste erabiltzaileek ikus dezaten. Hortaz, bistakoa da weba komunikazio tresna                      edo bide garrantzitsu bihurtu dela eta geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dutela informazioa                          lortu, partekatu eta sortzeko. Hain justu horregatik hedabide askok webean sartzeko apostu egin dute. Adibide argia                        egunkariena da. Ruth Rodríguez­Martínez, Lluis Codina eta Rafael Pedraz­Jiménezek esaten                    duten bezala “Los diarios han ido aumentando progresivamente su presencia en la Web, hasta                            el punto de que hoy es difícil encontrar un diario que no posea una versión en línea” (2010: 37).                                      Egunkariek bezala eta, orokorrean, hedabideek bezala, informazioa eskaintzen duten beste                    negozio batzuk ere webean sartu dira. Dena dela, webean egoteak bakarrik ez du arrakastarik                            ekartzen. Aurrez aipatutako autoreek dioten bezala, “La mera presencia en la Web de estos                            medios no garantiza su éxito. La constante evolución de este entorno obliga a la prensa digital a                                  adaptar sus contenidos y estrategias a las tecnologías y preferencias de los usuaros” (2010: 43)                              Webgune batek arrakasta izan dezan, beraz, ezaugarri batzuk  izan behar ditu. Gure azterketaren helburua da aztertzea nola egokitzen diren gaurkotasunezko                  informazioa ematen duten hedabideak webera. Horretarako, gaurkotasunezko informazioa                ematen duten hiru webgunez baliatuko gara: Eitb, Menéame eta EFE. Gure xedea da hiru                            webgune horiek sakonki aztertzea ikusteko ze aukera eakaintzen dituzten, nola dauden osatuak                        eta nola erabiltzen diren.  Analisiarekin hasteko, erabiliko dugun metodologia aztertzen asiko gara, beharrezkoa                  baita ondorioak ateratzeko aurretik irizpide batzuk ezartzea. Ondoren, webgune bakoitzaren                    azalpen sakona egingo dugu finkatutako metodologiari jarraituz. Gainera, hiru webguneen arteko  1 Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu                            daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta                      informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik. http://es.wikipedia.org 3

Weberako Mezuen Ekoizpena erkaketa egingo dugu ikusteko hiruen arteko berdintasun eta desberdintasunak zeintzuk diren.                      Azkenik, ondorio orokor batzuk ateratzen saiatuko gara, gure helburua ezagutzeko beharrezkoak                      izango zaizkigun ondorioak hain zuzen. 2. METODOLOGIA Azterketa oro egiteko, beharrezkoa da metodologia egokia aukeratzea. Gure helburua                    gaurkotasunezko informazioa eskaintzen duten hiru webguneetako analisi sakon bat egitea                    denez, irizpide bezala, horrelako webgune batek arrakasta izan dezan izan beharko lituzkeen                        ezaugarriak hartuko ditugu kontuan. Gure kasuan bost aspektu edo aldagai dira guztira aztertuko                          ditugunak: erabilgarritasuna, hipertestualiatea, multimedialitatea, edukia eta interaktibitatea.  Hasteko, ostera, bost aldagai horiek definitzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu, horiek azaldu                        gabe ezin baita analisia modu egokian garatu. Aldagai bakoitzeko gure azalpena egiteko autore                          batzuk ematen dituzten definizioetan oinarrituko gara.  Erabilgarritasunaren definizioa ematen digun autore bat Nielsen da. Autorearen arabera                    erabilgarritasuna erabiltzaileek beren helburuak eraginkortasunez lortzeko beharrezkoa den                irizpidea da. Bere hitzetan, “The extent to which a product can be used by specified users to                                  achieve specified goals with effectiveness, efficiency and satisfaction in a specified context of                          use” (2011: 924). Garrantzitsuena, beraz, erabiltzaileak behar duena da. Gure iritziz,                      erabilgarritasuna da webgune batean inongo arazorik gabe mugi dadin ahalbidetzen duen                      irizpidea. Hau da, webgune bat argia eta erabilterraza egiten duen printzipioa da. Definizio hori                            kontuan hartuta erabilgarritasunaren barruan zenbait kategoria atera ditugu, nolabait, webgunea                    erabilgarria den ala ez aztertzen lagunduko digutenak. Ondoren kategoria bakoitzaren barruan                      indikadoreak atera ditugu. Azken horiek webgune bat erabilgarria den edo ez neurtzeko                        baliagarriak izango zaizkigu. Kategoria eta indikadoreak ondoko fitxan ikus ditzakegu:  4

Weberako Mezuen Ekoizpena Fitxa teknikoa2 ERABILGARRITASUNA Kategoriak Indikadoreak Webgunerako  sarbidea (Hasierako  orrialdea) ∙         Audio kopurua ∙         Bideo kopurua ∙         Irudi kopurua ∙         Banner kopurua ∙         Bilatzailean hartzen duen posizioa ∙         Bilatzailean webgunera eramaten gaituzten emaitza kopurua .    Beste web orrietatik iristeko aukera bai/ ez .    Mugikor edo tabletetik sartu ahal izatea bai/ez Informaziorako  sarbidea ∙         Web orriak bilatzailea bai/ez                  bilaketa aurreratua bai/ez ∙         Hemeroteka bai/ez ∙         Erregistroa (harpidetza egiteko aukera) bai/ ez Diseinua  ∙         Ikusgarritasuna. Webgunea lehen begiratuan erakargarria bai/ez  .     Atalen banaketa argia bai/ez Audientzia ∙         Ikusle kopurua agertzen da Konfiantza ∙         Web orri horretako hedatzea zenbatekoa izan den (berri bat zenbat aldiz hedatu den, kopurua zenbakitan) ∙    Bisita kopurua ∙         Informazio (berri, albiste…) bakoitzaren azpian autorearen izena bai/ez Hipertestualitateari dagokionez, nolabait, edukiaren antolaketarekin lotuta dagoela esan                daiteke. Hipertestualitatea azaldu ahal izateko wikipedian kontsultatu dugu, iruditu baitzaigu                    bertako edukia gai horren inguruan nahiko osatuta zegoela. Bertan hipertextuaren definizioa                      aurkitu dugu eta honakoa dio: “El hipertexto es una herramienta de sofware con estructura no                              secuencial que permite crear, agregar, enlazar y compartir información de diversas fuentes por                          medio de enlaces asociativos”. Lehen ideiarekin geratu gara “estructura no secuencial” horrekin                        eta horrekin hipertestualitatea zer den azaltzen saiatu gara. Guretzat hipertestualitatea datuen                      2  Ondorengo fitxa teknikoa erabiliko dugu webgune bakoitzean indikadore ezberdinak neurtzeko. 5

Weberako Mezuen Ekoizpena edo informazioaren arteko erlazioa ahalbidetzen duen sistema ez lineala da. Hau da, informazio                          ezberdina lotura bidez elkartzea ahalbidetzen duena. Hipertestualitatearen barruan, erabilgarritasunaren kasuan egin dugun bezala, kategoria                batzuk atera ditugu eta ondoren kategoriak neurtzen lagunduko dizkigten indikadore batzuk.                      Horiek guztiak neurtuaz webgune batek duen hipertestualitatea aztertuko dugu. Aldagaiaren fitxa                      honakoa da: HIPERTESTUALITATEA Kategoriak Indikadoreak Egokitasuna ∙    Koherentzia dago esteka eta horrek eramaten duen tokiko  informazioaren artean bai/ez Hierarkizazioa ∙     Informazioa mailakatua dago: Atalak ditu bai/ ez Estekak ∙     Barrukoak: Webguneko beste informazio batera iristeko esteka bai/  ez ∙     Kanpokoak: Webguneaz kanpoko informaziora iristeko esteka bai/  ez Multimedialitateari dagokionez, “Definición teórica de las características del                ciberperiodismo” artikuluan oinarritu gara aldagai horren definizioa aurkitzeko. Hain zuzen,                    Jankowski eta Hanssen autoreek ematen dioten definizioa hartu dugu kontuan. Haien ustez,                        sistema teknologiko batean integratuak dauden bitartekoen integrazioa izango litzateke                  multimediaren definizioa (2008:6). Gure iritzia autoreekin partekatzen dugu, pentsatzen baitugu                    multimedialitatea multimedia edukiak ondo integratuak dauden ala ez esaten digun irizpidea                      dela. Aurreko bi kasuetan bezala multimedialitatea neurtzeko ere fitxa bat egin dugu. Bertan                        multimedialitatearekin lotuta dauden kategoriak eta kategoria bakoitzaren barruan dauden                  indikadoreak agertzen dira. 6

Weberako Mezuen Ekoizpena MULTIMEDIALITATEA Kategoriak Indikadoreak Edukiak ∙      Eduki sinkroko eta asinkronoak (izaera)  Koherentzia ∙      Koherentzia sinkrono eta asinkronoaren artean: bai/ez Osagaiak ∙      Infografiak bai/ ez ∙      Audioa bai/ ez ∙      Argazkiak bai/ ez ∙      Bideoak bai/ ez Webgune baten analisia egiterako orduan interesgarria iruditu zaigu baita ere,                    webguneko edukia aztertzea. Gure ustez aldagai horrek informazio interesgarria ematen baitigu                      ikusteko, batetik, nolakoa den webgunean dagoen informazioa eta, bestetik, jakiteko ea                      webguneak eskaintzen dituen ezaugarrietara egokitzen den. Edukiaren definizioa eraikitzerako                  orduan ez dugu autoreek esaten dutena gehiegi kontuan hartu, nahiko azkar atera baitugu gure                            definizio propioa. Horrela, gure iritziz, edukia webgune batean dagoen informazio mota guztien                        baturak osatzen du.  Aurreko ezaugarrietan bezala, edukiaren kasuan ere jarraitu dugun fitxa ondorengoa da: EDUKIA Kategoriak Indikadoreak Hizkuntzak .    Zeintzuk? Gaurkotasunezko edukia .   Azken gertakarien inguruan informatzen du bai/ez Eguneraketa .     Azken eguneratzearen berri ematen du bai/ez Informazioaren  eskuragarritasuna ∙    Dohanik da bai/ ez 7

Weberako Mezuen Ekoizpena Hedatzea ∙ Informazioa hedatzeko aukera eskaintzen duten aplikazioak            bai/ ez zeintzuk? ∙    Alerta zerbitzua bai / ez ∙    Sare sozialetan partekatzeko aukera bai/ ez Azkenik, interaktibitatea dugu. Aldagai horren definizioa sortzeko bi autoreren                  definizioez baliatuko gara. Bi definizio horiek bi artikulutan aurkitu ditugu. Batetik, Definición                        teórica de las características del ciberperiodismo: elementos de la comunicación digital                      artikuluan Alejandro Rosek interaktibitateari ematen dion definizioa aurki dezakegu. Autorearen                    arabera, interaktibitateak erabiltzaileak edukia aukera dezan eta komunika dadin ahalbidetzen du,                      berak dioen bezala, “la capacidad gradual y variable que tiene un medio de comunicación para                              darle a los usuarios/ lectores un mayor poder tanto en la selección de contenidos (interactividad                              selectiva) como en las posibilidades de expresión y comunicación (interactividad comunicativa)”                      (2008: 69). Bestetik, Interactivity on Swedish Newspaper web sites­ What kind, how much and                            why? artikuluan Rafaeli & Sudweeksek interaktibitateari ematen dioten definizioa interesgarria                    iruditu zaigu. Haien hitzetan interaktibitatea da “<<relatedness>> of sequential messages in a                        specific communicative context” (2012: 6). Hau da, testuinguru batean dagoen komunikazio                      fluxua. Gure iritziz, interaktibitatea erabiltzaileak webgune batean hainbat eduki mota                    komentatzean nahiz beste erabiltzaileekin komunikatzean sortzen den egoera da.  Definizioa ikusita Interesgarria iruditu zaigu, interaktibitatea kontuan hartzea. Azken                  finean, web 2.0aren printzipio nagusietako bat erabiltzailearen parte hartzea da eta webguneak                        interaktibitate hori eskaintzen badute, webera egokitu direla ondorioztatu daiteke.  Beste lau ezaugarrietan bezala honakoak dira webgune bat interaktibitatea eskaintzen                    duela jakiteko aukeratu ditugun kategoria eta indikadoreak: INTERAKTIBITATEA Kategoriak Indikadoreak Weebguneak blog  propioa .   Bai/ez Erabiltzaileen arteko  komunikazioa ∙    Bloga bai/ez 8

Weberako Mezuen Ekoizpena ∙    Txata bai/ ez ∙     Foroa bai/ ez Gehien ikusitako  atalak ∙ Gehien bisitatutako/ elkarbanatutako/ iruzkindutako atalak          (informazioa) agertzen dira bai / ez Autorea ∙     Autorea agertzen da bai/ ez ∙     Autorearekin harremanetan jartzeko aukera dago bai/ ez Iruzkinak ∙     Iruzkinak idazteko aukera bai / ez ∙     Erregistratua egon behar da iruzkinak egiteko bai/ ez Sare sozialak ∙ Erabiltzaileak informazioa pertekatu edo hedatzeko aukera bai/              ez. Nola? .    Erabiltzaileek bideoak partekatzeko aukera bai/ ez .    Sare sozialetan presentzia du bai/ ez  zeinetan? Parte hartzeko aukera ∙    Erabiltzaileak informazioa ekoizteko aukera 3. ANALISIA 3.1 EiTB Esteka: http://www.eitb.com/ Eitb.com, Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundearen ataria da                      Interneten. Bere target­a Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria da eta orrialdeak                    gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak ditu. Eskaintzen duen                  informazioa gaurkotasunezkoa da, bai lokala, nazionala eta nazioartekoa. Beste zerbitzu mota                      batzuk ere eskaintzen ditu; telebista programazioa, irratia zuzenean, telebista nahieran,                    eguraldia, trafikoa... 9

Weberako Mezuen Ekoizpena Fitxa teknikoa ERABILGARRITASUNA Kategoriak Indikadoreak Webgunerako  sarbidea  erraza/zaila (Hasierako orria) ∙         Audio kopurua: Ez dago (denak bideoak) ∙         Bideo kopurua: 100tik gora  ∙         Irudi kopurua: 10 inguru (lehen orrialdean) ∙         Banner kopurua (publizitatea): 4 guztira (lehen orrialdean) ∙         Bilatzailean hartzen duen posizioa: Lehena ∙         Bilatzailean webgunera eramaten gaituzten emaitza kopurua: 3 guztira .    Beste web orrietatik iristeko aukera: Ez .    Mugikor edo tableterako aplikazioa izatea: Bai Informaziorako  sarbidea ∙         Web orriak bilatzailea: Bai                  aurreratua: Ez ∙         Hemeroteka: Albisteena ez baina bideoena bai (nahieran) ∙         Erregistroa (harpidetza egiteko aukera): Bai (blogean idazteko) Diseinua ∙         Ikusgarritasuna. Webgunea erakargarria lehen begiratuan: Bai .    Atalen banaketa argia: Bai Audientzia ∙         Ikusle kopurua agertzen da: Ez Konfiantza ∙         Web orri horretako hedatzea zenbatekoa izan den (berri bat zenbat aldiz hedatu den, kopurua zenbakitan): Bai (twitter, Google+) ∙    Bisita kopurua: Ez ∙         Informazio (berri, albiste…) bakoitzaren azpian autorearen izena: Bai,  baina normalean erredakzioa. HIPERTESTUALITATEA Kategoriak Indikadoreak Egokitasuna ∙    Koherentzia dago esteka eta horrek eramaten duen tokiko  informazioarekin: Bai Hierarkizazioa ∙    Informazioa mailakatua dago. Atalak ditu: Bai 10

Weberako Mezuen Ekoizpena Estekak ∙    Barrukoak:Webguneko beste informazio batera iristeko esteka: Bai ∙    Kanpokoak: Webguneaz kanpoko informaziora iristeko estekak: Bai MULTIMEDIALITATEA Kategoriak Indikadoreak Edukiak ∙      Eduki sinkrono eta asinkronoak (izaera): Bai Koherentzia ∙      Koherentzia sinkrono eta asinkronoaren artean: Bai Osagaiak ∙      Infografiak: Bai ∙      Audioa: Bai ∙      Argazkiak: Bai ∙      Bideoak: Bai EDUKIA Kategoriak Indikadoreak Hizkuntzak .     Zeintzuk? Ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara Gaurkotasunezko edukia .    Azken gertakarien inguruan informatzen du: Bai Eguneraketa ∙    Azken eguneratzearen berri ematen du: Ez Informazioaren  eskuragarritasuna ∙    Dohanik da: Bai Hedatzea ∙ Informazioa hedatzeko aukera eskaintzen duten aplikazioak:            Bai (emaila) ∙    Alerta zerbitzua: Bai (RSS eta newsletter) ∙ Sare sozialetan partekatzeko aukera: Bai (twiter, google+              tuenti, facebook eta linkedin). 11

Weberako Mezuen Ekoizpena INTERAKTIBITATEA Kategoriak Indikadoreak Webguneak blog  propioa .   Bai Erabiltzaileen arteko  komunikazioa ∙   Bloga: Bai ∙   Txata: Ez ∙    Foroa: Ez. Gehien ikusitako  Atalak ∙ Gehien bisitatutako/ elkarbanatutako/ iruzkindutako atalak  (informazioa) agertzen dira: Bai (orrialdearen azpialdean) Autorea ∙     Autorea agertzen da: gutxitan, gehienetan erredakzioa ∙     Autorearekin harremanetan jartzeko aukera dago: Ez Iruzkinak ∙     Iruzkinak idazteko aukera: Bai ∙     Erregistratua egon behar da iruzkinak egiteko: Ez Sare sozialak ∙    Erabiltzaileak informazioa pertekatu edo hedatzeko aukera: bai ∙     Erabiltzaileek bideoak partekatzeko aukera: Bai ∙ Sare sozialetan presentzia: bai/ zeinetan? facebook, twiter,                google+linkedin eta tuenti. Parte hartzeko aukera ∙     Erabiltzaileak edukia ekoizteko aukera: Ez Erabilgarritasuna Eitbren orrialde nagusia lehen begiratuan erakargarria eta bizia da. Koloreekin jokatzen du eta                          erabiltzaileei atentzioa emateko balio duen eduki multimedia zabala da. Horrez gain, webgunea                        modu argi batean zatitua agertzen da, egitura segituan antzematen da; sei zatitan banatzen da. Webgunerako sarbidea erraza dela esan daiteke. Bilatzailean              hartzen duen posizioa lehena da, eta ondorengo beste sarrerek                  ere orrialde berberera eramaten gaituzte. Gainera, nahiz eta                eduki multimedia asko izan, ez du denbora asko behar                  12

Weberako Mezuen Ekoizpena kargatzeko. Halaber, orrialdearen goiburuan mugikor nahiz tabletentzako aplikazioak jeisteko                  aukera ematen du.  Puntu indartsua, orrialdea pertsona ezgaituentzat moldatua egotea da. Modu honetan, pertsona                      itsuentzako testuek esaterako, audioa dute lagungarri gisa ulertu aizateko dago hal izateko. Informaziorako sarbideari dagokionez, Eitbk bilatzailea du eta nahiz eta albisteak gordetzeko                      hemerotekarik ez izan, “Nahieran” online telebistak, programekin antzeko funtzioa egiten duela                      esan daiteke. Horrez gain, blogean idatzi ahal izateko harpidetza egiteko aukera eskaintzen du                          webguneak. Eitbk, bere informazioaren hedatzea (bai twiter, facebook... bidez) zenbatekoa izan den jartzen                        du eta horrez gain, baita autorearen izena sarritan. Horrek bisitariei nolabaiteko konfiantza                        ematen die. Hipertestualitatea Webgunea hipertestuan oinarrituta dago. Esteka hipertestualak izateko pentsatua dago                  webgunea, barruko nahiz kanpoko esteken erabilera egiteko alegia. Webgunearen sarrerako                    orritik eduki guztietara sar daiteke barneko esteka hipertestualen bitartez. Kanpoko esteka                      hipertestual bakarrak, Eitbk sare sozialetan dituen perfiletara eramaten gaituztenak dira; Twiter,                      Facebook, Linkedin, Tuenti. Koherentzia dago esteka eta esteka horrek eramaten duen orriko informazioaren artean. Atalak                        hipertestuen arabera sailkatzen dira. 13

Weberako Mezuen Ekoizpena Multimedialitatea Eitbk indikadore honi garrantzi handia ematen dio. Webguneko edukiak lengoai sinkrono                      (denborarengatik baldintzatuak daudenak: bideoa eta audioa) eta asinkronoak (denboraren                  menpe ez daudenak: testua) dituztela esan daiteke. Bi eduki mota hauen konbinazioari deitzen                          diogu multimedia. Mulimedialitate indikadorearen arabera, webguneak erabiltzen dituen eduki eta euskarri mota                    ezberdinak aztertu nahi izan ditugu. Esan daiteke, Eitb.com­ek, hainbat motatako lengoaiak                      erabiltzen dituela; testua, irudiak, bideoak, audioak... Euren artean koherentzia dute, hau da,                        eskaintzen duten informazioa osagarria da; iturri berriak eskaintzen dituzte... Eitb.comek bere telebistako kate guztiak (Etb1, Etb2, Etb3 eta Etb Sat) zuzenean ikusteko                          aukera ematen du, eta baita irratia bere edozein emisoratan (Euskadi Irratia, radio Euskadi,                          Radio Vitoria, Gaztea eta Eitb Musika) zuzenean entzuteko aukera. Horrez gain, “Nahieran”                        atalak, denbora tarte luze bateko programazio osoa jasotzen du nonhai ikusi ahal izateko. Edukia Eitb.com zerbaitek bereizten badu, eskaintzen duen informazioaren berehalakotasuna eta                  gaurkotasuna da. Webguneak azkeneko aktualizazioaren berri ez du ematen, testua, bideoak...                      baitira eguneratzen direnak. Albisteen eta gainontzeko edukiaren argitaratze egunaren (eta ez                      orduaren) berri ematen du hain zuzen. Informazioaren eskuragarritasunari dagokionez, webguneko eduki guztia dohainik ikusi daiteke,                  eta ez da inolako harpidetzarik behar. Webgunearen edukia 4 hizkuntza ezberdinetan ikus                        daiteke: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Edukia hedatzeko aukera ezberdinak daude; email bidez partekatu daiteke edota twiter,                      facebook, linkedin, google+, youtube eta tuenti bezalako sare sozialen bidez. Gainera, Rss bidez                          ere elkarbanatu daiteke informazioa. Are gehiago Eitbko buletina korreoan jasotzeko aukera                      14

Weberako Mezuen Ekoizpena ematen du. Interaktibitatea Eitbk interaktibitatea sustatzen du bisitaria eta orrialdearen artean. Webguneak blog propioa izateaz gainera, erabiltzaileen arteko blog bat ere sustatzen du. Dena                          den, ez dago edukiaren autorearekin modu zuzenean harremanetan jartzeko biderik, korreo                      elektroniko bidez esaterako. Autorearekin (edo erredakzioarekin, askotan erredakzioaren izenean                  sinatuta baitaude albisteak) harremanetan jartzeko modu bakarra iruzkin bitartez da. Horrez gain, orrialdearen beheko aldean gehien ikusi den edukia biltzen duen tarte bat dago;                            kirola, irratia, kultura, gaztea... Bisitariak iruzkinen bitartez elkar eragin dezakete. Iruzkinak utzi ditzakete albisteetan, bideoetan,                      blogean, argazkietan... eta ez dute zertan webgunean erregistratuta egon. Erabiltzaileek lehen                      esan bezala edukia partekatu bai, baina ez dute edukia ekoizteko aukerarik. 15

Weberako Mezuen Ekoizpena 3.2 MENÉAME  Esteka: http://www.meneame.net/ Menéame gaurkotasuna duten artikuluak biltzen dituen webgunea da. Espainiar                  webgunea denez, albiste gehienak espainiarrak dira. Bertan harpideek www­ean                  (World Wide Web) aurkitu dituzten berriak zintzilika ditzakete. Erabiltzaileak                  albiste ezberdinak ikusten ditu web orrian, albiste bat klikatuz gero, albistea                      dagoen webgunera bidaliko du erabiltzailea Menéamek. Azken finean, harpideek                  zintzilikatzen dituzten albisteak beste webgune batzuetako estekak dira. Beste harpideek                    zintzilikatuta dauden berriei botoa eman diezaiokete eta boto gehien dituzten berriak lehen orrian                          agertzen dira. ERABILGARRITASUNA Kategorak Indikadoreak Webgunerako  sarbidea (Hasierako  orrialdea) ∙         Audio kopurua: 0 ∙         Bideo kopurua: 0 ∙         Irudi kopurua: 18 (irudi txikiak) ∙         Banner kopurua: 3 ∙         Bilatzailean hartzen duen posizioa: Lehenengoa ∙         Bilatzailean webgunera eramaten gaituzten emaitza kopurua 1 .         Beste web orrietatik iristeko aukera bai/ ez .         Mugikor edo tableterako aplikazioa izatea: ez Informaziorako  sarbidea ∙         Web orriak bilatzailea bai                 bilaketa aurreratua ez ∙         Hemeroteka ez ∙         Erregistroa (harpidetza egiteko aukera) bai Diseinua ∙         Ikusgarritasuna. Webgunea lehen begiratuan erakargarria: ez .         Atalen banaketa argia bai Audientzia ∙       Ikusle kopurua agertzen da: ez Konfiantza ∙      Web orri horretako hedatzea zenbatekoa izan den (berri bat  zenbat aldiz hedatu den, kopurua zenbakitan): bai 16

Weberako Mezuen Ekoizpena ∙     Bisita kopurua: ez ∙      Informazio (berri, albiste…) bakoitzaren azpian autorearen izena:  bai   HIPERTESTUALITATEA Kategoriak Indikadoreak Egokitasuna ∙    Koherentzia dago esteka eta horrek eramaten duen tokiko  informazioarekin: bai Hierarkizazioa ∙    Informazioa mailakatua dago. Atalak ditu: bai Estekak ∙    Barrukoak: Webguneko beste informazio batera iristeko esteka: bai ∙    Kanpokoak: Webguneaz kanpoko informaziora iristeko esteka: bai     MULTIMEDIALITATEA Kategoriak Indikadoreak Edukiak ∙   Eduki sinkroko eta asinkronoak (izaera) asinkronoa Koherentzia ∙    Koherentzia sinkrono eta asinkronoaren artean: bai Osagaiak ∙     Infografiak bai ∙     Audioa  ez ∙      Argazkiak bai ∙      Bideoak  ez   EDUKIA Kategoriak Indikadoreak Hizkuntzak .    Zeintzuk? Gaztelania 17

Weberako Mezuen Ekoizpena Gaurkotasunezko edukia .   Azken gertakarien inguruan informatzen du bai Eguneraketa .     Azken eguneratzearen berri ematen du bai Informazioaren  eskuragarritasuna ∙    Dohanik da bai Hedatzea . Informazioa hedatzeko aukera eskaintzen duten          aplikazioak bai zeintzuk? ∙    Alerta zerbitzua: bai  ∙    Sare sozialetan partekatzeko aukera: bai   INTERAKTIBITATEA Kategoriak Indikadoreak Weebguneak  blog propioa .   Ez Erabiltzaileen  arteko  komunikazioa ∙   Bloga: ez ∙    Txata:  ez ∙     Foroa bai Gehien ikusitako  atalak ∙ Gehien bisitatutako/ elkarbanatutako/ iruzkindutako atalak          (informazioa) agertzen dira bai Autorea ∙     Autorea agertzen da bai ∙     Autorearekin harremanetan jartzeko aukera dago: bai Iruzkinak ∙     Iruzkinak idazteko aukera bai ∙     Erregistratua egon behar da iruzkinak egiteko bai Sare sozialak ∙ Erabiltzaileak informazioa pertekatu edo hedatzeko aukera bai              Nola?  Twitter bidez edo Facebook bidez partekatzeko aukera .    Erabiltzaileek bideoak partekatzeko aukera  ez 18

Weberako Mezuen Ekoizpena . Sare sozialetan presentzia du bai/ ez zeinetan? Facebook eta                  Twitter Parte  hartzeko aukera ∙    Erabiltzaileak informazioa ekoizteko aukera  ez Erabilgarritasuna Erabilgarritasunari dagokionez, Menéame webgunea nahiko erabilgarria da. Nahiz eta                  erabiltzailearentzat erakargarria ez izan, webgunea argia da. Webguneak ez du multimedia                      osagai askorik, eta erabilearentzat ez da oso ikusgarria. Web orrian sartzerakoan erabiltzaileak                        testua bakarrik ikusten du, baina testu hori ongi banatua dago eta atalak ondo bereiztuaak. Sarbidea erraza da, bilatzailean (googlen adibidez) meneame idatziz gero, lehengo posizioan                      aurki dezakegu. Osagai askorik ez duenez (audioak, irudiak, testuak), kargatzeko ez du denbora                          askorik behar. Webgunea ez dago pertsona ezgaituentzat egokitua. Menéamek bilatzailea du, informazioa bilatzeko beraz ez dago arazorik. Horrez gain, albiste                        bakoitzak hitz gakoak ditu, eta horietan klikatuz gero, antzeko informazioa duten albisteetara                        eramango iritsiko gara. Hala eta guztiz ere, hainbat gauzatarako,adibidez iruzkinak egiteko, harpidedunak izan behar                      dira erabiltzaileak, beraz horrek hainbat desabantaila ekar ditzake. Webguneak ez ditu hainbat                        datu aipatzen, bisitari kopurua, adibidez.  Horiek nahiko erabilgarriak izan zitezkeen. Hipertestualitatea Hipertestualitateari erreparatuz gero, webgunea ondo egokitua dago. Estekek koherentzia dute                    informazioarekin. Informazioa mailakatua dago; atalak ditu. Gainera, estekek informazio osoa                    irakurtzeko aukera ematen dute, eta antzeko informaziora iristeko estekak ere badaude.                      Webgunearen sistema hipertestuala egokia da. 19

Weberako Mezuen Ekoizpena Multimedia Multimedia aldetik, web orria elementu asinkronoz osatua dago. Ez dago elementu sinkronorik.                        Beraz ezer gutxi dago aztertzeko. Irudiak erlazioa du testuarekin. Beraz, irudi eta testuen arteko                            koherentzia mantentzen da. Edukia Esan beharra dago, Menéame webgunean beste webguneetako estekak badirela, beraz eduki                      propiorik ez dago. Webgune espainiarra denez, edukia gaztelaniaz bakarrik aurki daiteke, eta                        bertan zintzilikatzen diren albisteak ere gaztelaniaz idatziak daude.  Webguneak azken eguneratzeari buruz berri ematen du, eta dohakoa da. Gainera, fisgona                        atalean klik eginez gero, harpidedun bakoitzak zer egin duen ikus dezakegu, hau da,                          harpidedunak zer albistea igo duen, zein albiste duen gustuko eta iruzkinik idatzi duen. Sare sozialetan informazioa hedatzeko aukera ere ematen du. Sare sozial horiek facebook eta                          twitter dira. Horietan, Meneameko berriak partekatu daitezke. RSSa ere badu, horren bidez ere                          elkarbanatu daiteke informazioa. Interaktibitatea Interaktibitatea da Menéamek duen ezaugarri nagusiena. Bertan harpidedunek albisteak                  zintzilikatzen dituzte beste erabiltzaileek ikus ditzaten. Harpidedunek beste webguneetan                  topatzen dituzten berriak igotzen dituzte, beraz Menéame interaktibitatean oinarritzen dela esan                      daiteke. Ez du ez blogik, ezta txatik ere. Foroa badu, non, harpidetuek iruzkinak egin ditzaketen. Foroak                              Nótame du izena, eta bertan harpidetuek mezuak idatzi ditzakete. Foroaz gain, zintzilikatutako                        20

Weberako Mezuen Ekoizpena albisteetan ere iruzkinak idatzi ditzakete. Autorearekin kontaktuan jartzeko, foroa edo                    albisteetako iruzkin gunea erabil daiteke. Autoreen izenak agertzen dira albistearen alboan. Alde batetik, albistea zintzilikatu duen                      harpidedunaren izena. Bestalde, albistea idatzi duenaren izena ere agertzen da, hau da, albistea                          bera Menéamen azaldu aurretik idatzi zuenaren izena. Sare sozialetan ere presentzia du webgune honek. Bi sare sozialetan du kontua Menéamek:                          Facebook eta Twitter. Horrek esan nahi du, Menéamen agertzen diren albisteak eta berriak sare                            sozial horietan agertzen direla eta era berean sare sozial horien bidez partekatu daitezkeela. 3.3 EFE AGENTZIA Esteka: www.efe.es/   Efe.es, Espainian sortutako EFE albiste­agentziaren webgunea            da. Lehenengo begirada batean esan dezakegu bere publikoa                espainiar estatuko pertsonak direla, baina munduko beste              tokietarako edizioak ere badituenez mundu guztira zabaltzen da.                Webgune honetan gaurkotasuna duten berriak aurki ditzakegu,              eta honekin batera, berriekin harremanduriko bideoak, irudiak eta                audioak ere.   21

Weberako Mezuen Ekoizpena ERABILGARRITASUNA Kategoriak Indikadoreak Webgunerako  sarbidea  erraza/zaila (Hasierako  orrialdea) ∙         Audio kopurua: 21 ∙         Bideo kopurua: 12 ∙         Irudi kopurua: 25 inguru ∙         Banner kopurua (publizitatea): 5 ∙         Bilatzailean hartzen duen posizioa: lehena ∙         Bilatzailean webgunera eramaten gaituzten emaitza kopurua: 2 .          Beste web orrietatik iristeko aukera: bai .          Mugikor edo tableterako aplikazioa izatea: bai Informaziorako  sarbidea ∙        Web orriak bilatzailea: ez                     bilaketa aurreratua: ez ∙         Hemeroteka: ez ∙         Erregistroa (harpidetza egiteko aukera): ez (erabiltzaile  arruntentzat ez) Diseinua  ∙         Ikusgarritasuna. Webgunea lehen begiratuan erakargarria: bai .    Atalen banaketa argia: bai Audientzia ∙        Ikusle kopurua agertzen da: ez Konfiantza ∙      Web orri horretako hedatzea zenbatekoa izan den (berri bat  zenbat aldiz hedatu den, kopurua zenbakitan): bai (Facebook,  Twitter eta Google+ sare sozialetak) ∙    Bisita kopurua: ez ∙    Informazio (berri, albiste…) bakoitzaren azpian autorearen izena:  Ez, EFE agentziaren izena bakarrik. HIPERTESTUALITATEA Kategoriak Indikadoreak Egokitasuna ∙    Koherentzia dago esteka eta horrek eramaten duen tokiko  informazioarekin: bai 22

Weberako Mezuen Ekoizpena Hierarkizazioa ∙    Informazioa mailakatua dago. Atalak ditu: bai Estekak ∙    Barrukoak: Webguneko beste informazio batera iristeko esteka: bai ∙    Kanpokoak: Webguneaz kanpoko informaziora iristeko estekak: bai MULTIMEDIALITATEA Kategoriak Indikadoreak Edukiak ∙      Eduki sinkrono eta asinkronoak (izaera): bai Koherentzia ∙      Koherentzia sinkrono eta asinkronoaren artean: Bai Osagaiak ∙      Infografiak: ez ∙      Audioa: bai ∙      Argazkiak: bai ∙      Bideoak: bai EDUKIA Kategoriak Indikadoreak Hizkuntzak . Zeintzuk? Gaztelera, Portugesa, Ingelesa (nongo edizioa            denaren arabera). Gaurkotasunezko  edukia .    Azken gertakarien inguruan informatzen du: bai Eguneraketa ∙    Azken eguneratzearen berri ematen du: ez Informazioaren  eskuragarritasuna ∙    Dohanik da: bai Hedatzea ∙ Informazioa hedatzeko aukera eskaintzen duten aplikazioak: bai              (google) ∙    Alerta zerbitzua: bai 23

Weberako Mezuen Ekoizpena ∙ Sare sozialetan partekatzeko aukera: bai (twiter, Tuenti,              Facebook, linkedin, Google+, Meneame, Digg, Reddit). INTERAKTIBITATEA Kategoriak Indikadoreak Webguneak blog  propioa .   Ez Erabiltzaileen arteko  komunikazioa ∙   Bloga: ez ∙   Txata: ez ∙    Foroa: ez Gehien ikusitako  atalak ∙ Gehien bisitatutako/ elkarbanatutako/ iruzkindutako atalak          (informazioa) agertzen dira: bai Autorea ∙ Autorea agertzen da: Ez, denetan agentziaren izena              bakarrik agertzen da ∙     Autorearekin harremanetan jartzeko aukera dago: ez Iruzkinak ∙     Iruzkinak idazteko aukera: ez ∙     Erregistratua egon behar da iruzkinak egiteko: ez Sare sozialak ∙ Erabiltzaileak informazioa pertekatu edo hedatzeko aukera:            bai ∙     Erabiltzaileek bideoak partekatzeko aukera: bai ∙ Sare sozialetan presentzia: bai/ zeinetan? Facebook,            Twitter, Youtube, Linkedin, Google+ Parte hartzeko aukera ∙     Erabiltzaileak edukia ekoizteko aukera: ez       24

Weberako Mezuen Ekoizpena Erabilgarritasuna Edozein Informazio webgunek dituen audio, irudi eta bideo kupurua dauzka webguneak. Beste                        webgune askok ez bezala, EFEk ez du bilatzailerik, ezta hemerotekarik ere. Arraroena da, ez                            duela erregistroa egiteko aukerarik ematen. Webgunea, nahiko erakargarria da; ez du kolore gehiegi konbinatzen, baina hala ere                        erakargarria dela esan genezake. Horrez gain, oso ondo antolatua dagoela esan daiteke, modu                          ordenatu eta logiko batean. Albiste bakoitza zenbat aldiz partekatu den jakiteko aukera daukagu,                  baina webguneak ez digu esaten zenbat pertsona sartu diren web                    orrialde edota albiste bakoitzean. Hipertestualitatea Atal honetan, esan daiteke, gainontzeko webgune gehienak bezalakoa dela efe.com. Estekak                      ondo antolatuak daude eta koherenteak dira barnean daukaten informazioari dagokionez.                    Informazio gehiago irakurtzeko aukera ematen duten estekak daude eta antzeko informaziora                      bidaltzen gaituzten estekak ere. Multimedialitatea Mota guztietako eduki sinkrono eta asinkronoak dauzka EFEren webguneak. Baina zer edo zer                          esan badaiteke honen inguruan da ez daukala infografiarik (orrialde nagusian behintzat). Halaber,                        eduki sinkronoak ez doaz asinkronoekin batera, banaturik daude. 25

Weberako Mezuen Ekoizpena Edukia EFEren webgunea 3 hizkuntza desberdinetan eduki dezakegu:              gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez. Hau honela da webguneak edizio                  desberdinak dauzkalako: Espainia, Portugal, Brasil, Hego Amerika,              AEB... Webgunean ematen den informazioa dohakoa da eta egunean                eguneko informazioa da. Alerta zerbitzua dauka RSS teknologiaren                bidez, eta sare sozialetara bertako edukia hedatzeko aukera ematen du. Bestalde ez du jartzen noiz izan den webgunearen azken eguneraketa. Interaktibitatea Atal honetan dauzka EFEk aspekturik esanguratsuenak. Berri baten barnean ezin dugu iruzkinik                        egin, ez dago bloga edukitzeko aukerarik eta ez dago fororik, gai desberdinez eztabaidatzeko.                          Webguneak ere ez dauka txatik. Erabiltzaileek informazioa partekatu dezakete sare sozial eta              antzekoetan. Esan genezake EFEren webguneak informazioaren            hedaketa eta interaktibitatea bultzatzen dituela baina kanpora              begira bakarrik. Webgunearen barnean ez du inolako              interaktibitaterik sustatzen (bloga, txata, foroa…). EFEren webgunearen interaktibitate faltaren beste adieragarri bat da ez duela jartzen zein den                          informazioaren autorea, agentziaren izena agertzen da soilik. 26

Weberako Mezuen Ekoizpena 4. ERKAKETA Erabilgarritasuna Erabilgarritasunari dagokionez, hiru webguneak sakonki aztertu ondoren konturatu gara hirurak                    nahiko erabilgarriak direla, hots, argiak eta nahiko sinpleak direla eta erabiltzaileak arazorik gabe                          behar duen informazioa ikus dezaketela. Dena dela, erabilgarritasunaren barruan desberdindu                    ditugun indikadore batzuei dagokienez, ondorengo desberdintasunak ikus ditzakegu hiru                  webguneen artean: Hasteko, Webgunerako sarbideari erreparatuaz, orokorrean erabiltzaileak ez du arazorik                  hiruretako edozein webgunetara iristeko, bilatzailean hirurek lehenengo posizioa hartzen baitute.                    Hala ere, ikusi dugu, webgune bakoitzarn barruan dauden osagaiek, beharbada, mantsoagoa                      egin dezaketela sarbidea. Adibidez, Eitb, seguruenik telebista delako, bideo ugariz osatuta                      dagoela ikus dezakegu, Menéamen eta EFEn testua gailentzen den bitartean. Horrela, akaso,                        erabiltzailea azkarrago sartuko da Menéamen edo EFEn. Jarraitzeko, informaziorako sarbideari dagokionez, desberdintasunak ikus ditzazkegu Eitb, EFE                  eta Menéameren artean. Eitb eta Menéamek bilatzailea eta erabiltzaileen harpìdetza egiteko                      aukera eskaintzen dute eta, aldiz, EFEk ez. Eitbk gainera, hemeroteka antzeko bat du, nahieran                            izenekoa, non erabiltzaileak Eitb katean eman diren programa guztiak edozein momentutan ikus                        ditzaketen. Beste bi webguneek ,ordea, ez dute hemerotekarik. Azken ezaugarri hori nahiko                        kuriosoa iruditu zaigu, azterketa egin aurretik pentsatzen baikenuen EFEk, bereziki, hemeroteka                      bat izango zuela, azken batean, bere helburu nagusia berriak helaraztea delako eta berriak                          helarazten dituzten beste zenbait webgunek, hala nola, egunkariek badutelako hemeroteka.                    Dena dela, beharbada, agentzia bat denez eta, azken finean, xedea momentuko berriak                        helaratzea denez ez du beharrezkoa hemeroteka izatea. Diseinuari dagokionez, hiru webguneen atalak nahiko modu argian banatuak daude eta,                      orokorrean, nahiko ikusgarriak dira hiruak. Adibidez, Eitbk koloreen kontrastea erabiltzen du                      atalak ondo definitzeko. Dena den, iruditu zaigu, Menéame ez dela hain ikusgarria eta sinpleagoa                            dela. Atal gutxi dituenez, sinpletasun horrek erabilterraza egiten du webgunea.  Azkenik, audientziei begiratu ezkero, hiru webgunetako inork ez du erabiltzaileen bisita                      kopurua ikuskaratzen eta konfiantzari dagokionez, konfiantzazko iturriak direla ikusi dugu.                    27

Weberako Mezuen Ekoizpena Guztietan EFEn izan ezik informazio guztien azpian (albisteen azpian, bideoen azpian,                      argazkien azpian…) autorearen izena ageri da. EFEren kasuan EFE izena agertzen da                        informazio guztiaren atzean, baina agentzia bat denez ondorioztatu dezakegu konfiantzazko                    informazioa ematen duela. Horrenbestez, konklusio bezala ikusi dugu hiru webguneak nahiko erabilgarriak direla                    orokorrean.      Interaktibitatea Interaktibitateari erreparatzen badiogu, hiru webguneek interaktibitatea sustatzen dutela esan                  daiteke; guztiek ematen dute albisteak, bideoak... partekatzeko eta beste zenbait gauza egiteko                        aukera. Dena den, Eitb eta Menéameren interaktibitate maila handiagoa da, izan ere, esaterako                          EFEren orrialdean erabiltzaileek ez dute inolako iruzkinik egiteko aukerarik. Hasteko Eitb eta EFEk blog propioa dute, eta Menéamek ez. Erabiltzailen arteko komunikazioari                          dagokioneZ, Eitb da erabiltzaileen arteko bloga eta txata dauzkan bakarra. Foroa, ordea,                        Menéamek ere badu.  Guztiek dute gehien bisitatutako atalak erakusteko tarteren bat, eta hori balio erantsia da, azken                            finean eduki horiek erabiltzaileen interesa pizten baitute. Halaber, Eitbn eta Menéamen                      autorearen izena agertzen da albistearekin batera, nahiz eta Eitbn normalean erredakzioaren                      izenean sinatuta egon albistea. Efen agentziaren izena besterik ez da agertzen. Era berean, bai                            Eitb eta Menéamen erabiltzaileak autorearekin harremanetan jar daitezke iruzkinen bitartez,                    baina EFEk ez du aukera hori luzatzen. Azken finean bere helburu nagusia informazioa ahalik                            eta pertsona gehienengana iristea da, horretarako partekatzeko aukera ugari dituelarik. Menéame da iruzkinak egiteko eregistratua egotea eskatzen duen webgune bakarra. Modu                      horretan, interaktibitate gutxiago sortzen dela esan daiteke, izan ere alferkeriagatik adibidez                      jendeak idazteari utzi diezaioke. Erabiltzaileak edukia partekatzeko aukera du webgune guztietan, ez ordea informazioa ekoizteko                      aukera. Webgune hauek sare sozialetan duten presentzia handia dela esan daiteke; Webgune                        hauetako albisteak Facebooken, Twiterren, Google+en, Linkedin eta Youtuben partekatu daitezke                    besteak beste. 28

Weberako Mezuen Ekoizpena Hipertestualitatea Hipertestualitateari dagokionez hiru webguneak ondo landuak daude. Esteka guztiak koherenteak                    dira dagokion informazioarekin eta antzeko informaziora eramaten gaituzten estekak dauzkate.                    Menéameren kasua desberdina da, bertan informazioa albiste batera sartzen garenean                    jatorrizko webgunera bidaltzen baikaitu eta ez baitaude erlazionaturiko albisteetarako estekak.                    Baina,aldiz, albiste bakoitzak etiketa batzuk dauzka, eta etiketa horietan klik eginez gero, etiketa                          bera duten albisteetara irits zaitezke. Multimedialitatea Multimedialitateari dagokionez Eitb da atal honetan zeresan handiena duena. Multimedia eduki                      handiena dauka, beste biek baina askoz ere gehiago. Bestalde, Menéameren webguneak nahiko                        multimedia eduki gutxi dauka (ez du ez bideo eta ez audiorik), eta informazioa idatziz ematen da.                                EFEren kasuan eduki sinkronoak badaude, baina ez dira informazio idatziaren gehigarriak, baizik                        eta informazioa beraien baitan. Edukia Edukiari dagokionez hiru webguneek daukate gaurkotasunezko informazioa eta dohainik                  eskeintzen diote erabiltzaileari. Alerta zerbitzua eskura daukate erabiltzaileek hiru tokietan RSS                      teknologiaren bitartez, eta hiru webgunetako informazioa, sare sozieletara, nahiz eta beste                      informazio web orrietara hedatzeko aukera dago. Eitb eta EFEk edukia hizkuntza desberdin                        askotan eskeintzen dute, beraien publikoa oso zabala delako. Baina Menéameren kasuan                      informazioa gaztelaniaz bakarrik dago. Horrez gain, Eitbk edukia ezgaituentzat moldatzen du,                      abantaila handia dena. 5. ONDORIOAK  Gaur egun webgune guztiak aspektu guztiak lantzen saiatzen dira (erabilgarritasuna,                    interaktibitatea, edukia…), baina beti dago garrantzi gehiago ematen dioten aspektu bat.                      Webgune bakoitzak helburu bat dauka bere baitan; adibidez egunkari digital batek webguneko                        edukia edota interaktibitatea landuko ditu beste aspektuen gainetik, edota sare sozial batek                        29

Weberako Mezuen Ekoizpena interaktibitate eta erabilgarritasun aspektuak. Aztertu ditugun 3 webguneak desberdinak dira bere baitan eta helburu desberdinarekin sortu eta                          gauzatu dira, beraz aspektu desberdinei emango diete garrantzia, nahiz eta lehen esan dugun                          bezala aspektu guztiak hobetzeko lan egiten duten webgune guztiak gaur egun. Eitb gehienbat telebista munduan aritzen den hedabide bat da. Hori dela eta, bere webgunean                            eduki multimedia ugari aurki ditzakegu (bideoak, irudiak…). Behin hau ikusirik, esan dezakegu                        Eitbren webgunean garrantzi handia ematen zaiola multimedialitateari. Honek ez du esan nahi                        beste aspektuak lantzen ez dituenik, baizik eta garrantzi gehien horri ematen diola eta horrela                            islatzen dela bere webgunean. Menéameren kasua desberdina da; Menéame ez da internetez kanpoko erakunde bat eta honek                          bere izaera desberdina izatea ahalbidetzen du. Menéameren helburua erabiltzaileen artean                    informazioa partekatzea eta ezagutza kolektibo bat sortzea da eta horretarako, gehien lantzen                        duen aspektua interaktibitatearena da. Menéamen iruzkinak utzi ditzakete erabiltzaileak                  informazioaren inguruan eta foro bat dauka irakurleek gai desberdinen inguruan eztabaida                      dezaten.  Azkenik EFE agentziaren webgunea daukagu, eta beste bi webguneek bezela aspektu bati                        ematen dio garrantzi gehiena. Kasu honetan, berri agentzia baten webgunea da, eta bere                          albisteak interneteko erabiltzaileei helaraztea du helburu. Horregatik, webgune honetan garrantzi                    gehien ematen zaion aspektua edukia da. Edukia, hau da, informazioa da garrantzitsuena, eta                          argi daukatenez euren informazioa munduko toki desberdinetara iritsi behar dela, beraien                      informazioa munduko toki askotako edizioetan banatzen dute: Espainia, Portugal, Brasil, Hego                      Amerika, AEB… Eta edizio desberdinetako informazio hau emateko tokian tokiko hizkuntza                      erabiltzen dute.  Bestalde, EFEren webgunetik deigarria den aspektu bat interaktibitaterako aukera urria da.                      Albisteetan, erabiltzaileari ez zaio aukera ematen autorea zein den jakiteko, ezta iruzkinak uzteko                          ere. Behin hiru webguneak aztertuta ondoriozta genezake Eitbren webgunea dela aspektu guztiak                      30

Weberako Mezuen Ekoizpena (erabilgarritasuna, multimedialitatea, hipertestualitatea, edukia eta interaktibitatea) hoberen              lantzen dituena. Ikusi dugunez, webgune honetan multimedialitatea da arreta gehien deitzen                      duena, baina adibidez eduki aldetik oso ondo dago, zeren eta informazio ugari dauka eta lau                              hizkuntzatan (Euskara, gaztelera, Ingelera eta Frantsesa) gainera. Eitbren webgunetik                  nabarmendu behar den beste aspektu bat interaktibitatea da; ez dauka Menéame bezelako                        webguneek bezalako interaktibitate maila, baina oso ondo lantzen dute aspektu hau.                      Webgunean, albisteetan iruzkinak egiteko aukera dago, blogak eduki daitezke eta erabiltzaileen                      partehartzea sustatzen da modu askotan. 31

Weberako Mezuen Ekoizpena 6. BIBLIOGRAFIA GÓMEZ­ESCALONILLA MORENO, G.:Periodismo digital: nuevas exigencias para el profesional  de la información, 2003. Disponible en versión online:  https://www.evernote.com/shard/s300/res/1de194a2­9e0b­483c­878e­e485050bd9cb/PERIODI SMO%20DIGITAL.%20NUEVAS%20EXIGENCIAS%20PARA%20EL%20PROFESIONAL%20DE %20LA%20INFORMACI%C3%93N.pdf RODRÍGUEZ­MARTINEZ, R.; CODINA, L.;PEDRAZA­JIMÉNEZ, R: “Cibermedios y web 2.0:                  modelo de análisis y resultados de aplicación” en El profesional de la información, 2010,                            enero­febrero, v.19,n.1, pp.35­44. Disponible en versión online:              https://www.evernote.com/shard/s300/res/5bfdcb0e­ef9c­4716­84ad­d53bd8386d14/Cibermedio s%20y%20web%202.0.%20Modelo%20de%20an%C3%A1lisis%20y%20resultados%20de%20a plicaci%C3%B3n.pdf DÍAZ NOCI, J.:Definición teórica de las características del ciberperiodismo: elementos de la                        comunicación.Bilbao: 2008. Disponible en versión online:            https://www.evernote.com/shard/s300/res/a23a729c­1145­4f6c­ade9­9c7fe203a3ed/Definici%C 3%B3n%20te%C3%B3rica%20de%20las%20caracter%C3%ADsticas%20del%20ciberperiodis mo.%20elementos%20de%20la%20comunicaci%C3%B3n%20digital.pdf LARSON­ANDERS, O.: Interactivity on Swedish newspaper web sites­what kind, how much and                        why?. Sweden: 2012. Disponible en versión online:              https://www.evernote.com/shard/s300/res/b720a0bf­bce9­45cc­8b79­f543071bd47c/interactivity ­swedish­newspaper.pdf QASEM A.;AL­RADAIDEH; EMAD ABU­SHANAB; SHAIMA HAMAM;HANI ABU­SALEM: Usability  Evaluation of Online News Websites: A user Perspective Approach. Jordania: 2011. Disponible  en versión online:  https://www.evernote.com/shard/s300/res/26a291b0­fe52­484d­9962­1399315f58b3/Usability­Ev aluation­of­Online­News­WebsitesA­User­Perspective­Approach.pdf 32

Add a comment

Related pages

Elaboración de Mensajes para la Web

Visita la entrada para saber más ... Este blog es la plataforma de Jagoba Arenas, Beñat Escribano, Xabier Martínez de Antoñana y Ander Perez para la ...
Read more

Elaboración de Mensajes para Web | Plataforma para la ...

Plataforma para la entrega de trabajos de Irati Isturitz Loinaz, Nora Ávila, Alicia Andrés y Ane Fano Dadebat
Read more

Análisis | Elaboración de Mensajes para Web

Plataforma para la entrega de trabajos de Irati Isturitz Loinaz, Nora Ávila, Alicia Andrés y Ane Fano Dadebat
Read more

El cuarteto de Oro | Elaboración de mensajes para la Web

Elaboración de mensajes para la Web ... Mientras sitios Web como Diariovasco.com y Gipuzkoasport.com permiten a sus usuarios comentar las ...
Read more

Modulo5 Elaboración de Mensajes - scribd.com

A continuación se señalan algunas técnicas específicas para la elaboración de mensajes. ... imagen tomada de una página Web o de alguna colección ...
Read more

Elaboración de mensajes - Tecnología y comunicación-portafolio

Elaboración de mensajes ... y ya tengan acceso a la extranet dedicada para ellos. Sin embargo, la ... publicados en la página web de ...
Read more

ELABORACIÓN DE MENSAJES - bvsde.paho.org

La elaboración de mensajes es uno de los ... Covello ha desarrollado una herramienta para la elaboración de mensajes de riesgo ... de una página Web o ...
Read more

Enviar sms desde Web. Máxima calidad. - altiria.com

Enviar SMS desde web. Servicio para empresas ... Excel en la aplicación SMS web y envía los mensajes de texto ... Web para envío de mensajes ...
Read more

MENSAJES | LA PIZARRA Web

RECURSOS DE ELABORACIÓN PROPIA; UTILIDADES para profes; ... libros que saca la editorial Everest para la “Fundación ... y mandarme mensajes, ...
Read more