advertisement

Ebola informazioa

50 %
50 %
advertisement
Information about Ebola informazioa
News & Politics

Published on October 13, 2014

Author: Irekia

Source: slideshare.net

advertisement

1. Ebola birusaren sukar hemorragikoaren agerraldiari buruzko informazio gehiago. Ebola birusak eragindako gaixotasunaren agerraldia Mendebaldeko Afrikako lau herrialdetan biltzen da: Guinea Konakry, Liberia, Sierra Leona eta Lagos (Nigeria). Gaixotasun hori Ebola birusaren zepetako baten infekzioak eragiten du (Zairen, Sudanen, Bundibugyo edo Tai basoko birusa). Ebola birusak Afrikako hainbat herrialdetan daude. Ebola birusa 1976an topatu zuten, Ebola ibaitik gertu, egungo Kongoko Errepublika Demokratikoan. Harrezkero, Afrikako hainbat herrialdetan agertu da Ebola birusak eragindako gaixotasuna. 1. Zer da Ebola birusak eragindako gaixotasuna? Ebola birusak eragindako gaixotasuna larria da, maiz hilgarria, eta baliteke hilkortasun-tasa % 90ekoa izatea ere. Gaixotasun honek pertsonei eta gizaki ez diren primateei ere eragiten die (tximuak, gorilak eta txinpantzeak). Gaixotasunaren sintomak birusa izan eta bi egunetik 21 egun bitartera ager daitezke. Baliteke bat-batean agertzea: sukarra, buruko mina, artikulazioetako zein giharretako mina, ahulezia, beherakoa, goragalea, tripako mina, apetitu eza eta odola botatzea. 2. Zein dira Ebola birusak eragindako gaixotasunaren zantzuak eta sintomak? Ebola gaixotasunaren zantzu eta sintoma nagusiak hauek dira: sukar altua (38,6 °C edo gehiago) eta buruko min handia, giharretako mina, gonbitoak, beherakoa, tripako mina, odola edota ustez arrazoi gabeko ubelduak. Gaixotasunaren sintomak birusarekin kontaktua izan eta bi egunetik 21 egun bitartera ager daitezke, baina ohikoena 8 eta 10 egun bitartean izatea da. 3. Nola transmititzen da Ebola birusa? Sintomarik ez daukaten pertsonek ez dute transmititzen gaixotasuna. Ebola birusa zuzeneko kontaktu bidez transmititzen da (zauritutako edota irekitako azaletik, edota muki-mintzetatik), baita infektatutako eta gaixotasun-sintomadun pertsona baten odoletik edota gorputz-fluidoetatik ere. Halaber, infektatutako jariakinekin kutsatutako objektuetatik ere kutsa daiteke (arropa, xiringak, orratzak, eta abar). Gorputzeko fluidoen barruan sartzen da semena, gaixoa sendatu eta hurrengo zazpi asteetan ere infektatzeko arriskua baitago. Hori dela eta, denbora tarte horretan saihestu egin behar da sexu-harremana. Era berean, tximu, basoko antilope, saguzar eta tankerako animalia basatiekin harreman zuzena izatetik ere hartu daiteke gaitza, berdin du bizirik edota hilda dauden. Era berean, gutxi egindako haien haragitik ere bai. Ebola birusa ez da uretatik edota airetik transmititzen. Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tfno. 945 01 91 94 – Fax 945 01 93 02 – E-mail: gabinete1-san@ej-gv.es

2. 4. Zein da kutsatzeko arriskua? Mendebaldeko Afrikako uneko agerraldian, kaltetutako herrialdeetan, honako hauek dute kutsatzeko arriskurik handiena: osasun-langileek, Ebola birusaren gaixotasuna dutenekin edo gaitz horregatik hil direnen gorpuekin (ehorzte-zeremonietan) harreman zuzena izan duten senide eta pertsonek eta agerraldiak kutsatutako tokietan hildako animaliekin kontaktuan egon diren ehiztariek. Mendebaldeko Afrikako Ebola birusak eragindako gaixotasunaren uneko agerraldiari lotuta, Euskadiko herritarrek duten arriskua oso txikia da. Gure osasun-sistema prestatuta dago kaltetutako herrietatik datozen Ebola birusak eragindako gaixotasuna duten pazienteak garaiz atzemateko eta beharrezko kontrol-neurriak aplikatzeko, hain zuzen ere, Ebola birusak eragindako gaixotasunari aurre egiteko jarduketa-protokoloan jasotakoak. Kaltetutako eremuetan bizi direnek edo hara doazenek ere kutsatzeko oso arrisku txikia dute. Kaltetutako eremuetan areagotu egin da kutsatutako pertsonen kopurua, transmisio komunitarioarengatik, kaltetutako herrialdeetako landa-inguruetako nahiz hiriburuetako (Freetown, Konakry, Monrovia eta Lagos) transmisioa barne; nolanahi ere, kutsatzeko arriskua oso txikia da oraindik ere, betiere, hurrengo gomendioak jarraitzen badira: · Oinarrizko higiene-arauak jarraitzea (eskuak maiz garbitzea xaboi edo antiseptikoarekin) eta Ebola birusarekin kutsatuta dagoen norbaiten edo gorpu baten odol, organo edo bestelako gorputz-jariakinik zuzenean ez ukitzea, ez eta jariakin horiek kutsatu dituzten objekturik eta kutsatutako eremuetatik datozen kutsatutako animaliarik edo horien gorpurik ere. 5. Zer neurri ari da hartzen Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila? Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osasun Ministerioarekin eta gainerako autonomia-erkidegoekin lankidetzan, Ebola birusak eragindako gaixotasunaren aurkako protokolo bat abiarazi du, kasuak garaiz atzeman eta diagnostikatzeko eta kontrol-neurri egokiak berehala hartzeko. Une honetara arte, Euskadin atzemandako kasu susmagarri guztiak negatiboak izan dira. 6. Mugatu/debekatu al da nazioarteko bidaiarik edo merkataritzarik? Osasunaren Mundu Erakundeak berariaz adierazi zuen ez dela oro har nazioarteko bidaiarik edo merkataritzarik mugatu behar (Mendebaldeko Afrikan Ebola birusak eragindako gaixotasunaren agerraldia Nazioarteko Garrantziko Osasun Publikoko Larrialditzat jotzea). 7. Ba al da gaixotasuna transmititzeko arriskua duen elikagai motarik, Europar Batasunean sar daitekeenik? Ebola birusak eragindako gaixotasuna ez da elikagaien bidez transmititzen. Nolanahi ere, zenbait animaliaren haragiak transmisio-arriskua izan dezake, batik bat ehizako haragi freskoak (tximuak, txinpantzeak, antilopeak eta saguzarrak). Europar Batasunean ez dago debekatuta kutsatutako guneko herrialdeetatik datozen haragia edo haragiarekin egindako produktuak inportatzea. 2

3. 8. Ekipajeak eta/edo merkantziak manipulatzen dituztenak arriskuan al daude? Ekipajeak edo merkantziak manipulatzen dituztenek oso arrisku txikia dute, zeinu kliniko larriak dituzten eta kutsatuta egon daitezkeen pazienteak osasun-zentroetan ospitaleratuta egoten baitira. Dena dela, sintomaren bat duten pertsonek ezin dute nazioarteko ezein garraiobidetan sartu, kutsatutako eremuetako nazioarteko irteera-kontrolen bidez. 9. Kaltetutako herrialde edo eremuetara doazen turistak edo lan-bidaiariak arriskuan al daude? Kaltetutako eremuetara doazen turistek edo bestelako bidaiariek Ebola birusarekin kutsatzeko eta bueltatzerakoan gaixotasuna garatzeko oso arrisku txikia dute, are eta jakinarazitako kasuak izan dituzten tokiak bisitatzen badituzte ere. Birus hau transmititzeko kontaktu zuzena egon behar du kutsatutako edo hildako pertsonen edo animalien odol, sekrezio, organo edo bestelako jariakinekin, eta horiek guztiak nekez gertatuko zaizkio bidaiari normal bati. 10. Zer arrisku dute kaltetutako herrialde edo eremuetan dauden lagun eta senideak bisitatzen dituzten bidaiariek? Kaltetutako herrialdeetan dauden lagun eta senideak bisitatzen dituzten bidaiariek oso arrisku txikia dute, baldin eta Ebola birusarekin kutsatutako pertsona edo animalia gaixo edo hildako batekin edo bere gorputz-jariakinekin kontaktu fisiko zuzenik ez badute. Halakorik gertatuz gero, osasun-agintariei jakinarazi behar zaie, eraginpean egon diren berresteko eta gero hedatzea saihesteko. 11. Zer prozedura erabiliko litzateke kaltetutako herrialde edo eremu batetik etorritako pertsona batek sintomarik izango balu bueltako bidaian (hegazkinean edo bestelako garraiobide batean)? Halako kasu batean, Osasun Ministerioko Kanpo Osasuneko Zerbitzuek mediku-ebaluazio bat egingo diote, isolatu egingo dute eta mediku-laguntza emango diote, beharrezkoa izango balitz. Bidaia-kideen arteko arriskua oso txikia bada ere, halako kasu batean, eta beharrezkoa izango balitz, Kanpo Osasuneko Zerbitzuek kontaktuei jarraipena egitea gomendatuko lukete. 12. Osasuneko langileak, boluntarioak edo borondatezko langileak arriskuan al daude? Kaltetutako eremuetako osasuneko langileek eta boluntario edo borondatezko langileek arrisku txikia edo oso txikia dute, baldin eta babes-ekipamendu egokiak behar bezala erabiltzen badituzte. 3

4. 13. Zer neurri hartu behar dute kaltetutako herrialde edo eremuetara doazen bidaiariek edo bertan bizi direnek? Kaltetutako eremuetara doazen bidaiariek edo bertan bizi direnek kutsatzeko gutxi-gutxieneko 4 arriskua izango dute, baldin eta honako neurri hauek hartzen badituzte: · Ebola birusarekin kutsatutako pertsona edo gorpu baten odol edo gorputz-jariakinekin kontakturik ez izatea. · Animalia basatirik, bizirik edo hilik daudenik, edo beren haragi gordin edo gutxi egindakorik ez ukitzea. · Gaixo dauden gizonekin edo Ebola birusak eragindako gaixotasuna izan eta osatu direnekin sexu-harremanik ez izatea 7 astez gutxienez. · Gaixo dagoen edo susmagarria den pertsona baten odol edo gorputz-jariakinekin kutsatu den objekturik (txertoa, arropak, eta abar) ez ukitzea. 14. Zer egin behar dut kaltetutako eremu edo herrialde batetik banator eta gaixotasunaren sintomarik badut? Kaltetutako eremuetatik bueltatzen diren bidaiariek, gaixotasun infekziosoaren sintomarik baldin badute, 112 telefono-zenbakira deitu behar dute, eta sintomatologiaren eta bidaiaren berri eman. Hauek izan daitezke sintomak: 38 ºC-tik gorako sukarra eta muskuluetako mina, buruko mina, eztarriko mina, gonbitoak, beherakoa edo hemorragia, itzuli eta hurrengo 21 egunetan.

Add a comment

Related presentations

Cfbp barometre octobre

Cfbp barometre octobre

November 10, 2014

VITOGAZ vous présente: CFBP baromètre gpl carburant

Ata Escrita da 16ª Sessão Ordinária realizada em 16/10/2014 pela Câmara de Vereado...

Ata Escrita da 10ª Sessão Extraordinária realizada em 16/10/2014 pela Câmara de Ve...

Rx1 nasil kullanilir

Rx1 nasil kullanilir

November 8, 2014

Rx1 zayiflama hapi, kullanimi nasildir, yan etkileri var mi? yan etkiler var ise h...

Esposto del MoVimento 5 Stelle sul Patto del Nazareno

Slide Servizi postali

Slide Servizi postali

November 7, 2014

Slides per i servizi postali presentati in occasione dell'incontro azienda e organ...

Related pages

Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia (2014) - Wikipedia ...

2014ko Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia hasiera batean Ginean baina ondoren Liberia, ... Ebolari buruzko informazioa lantzen ari zen kameralaria ...
Read more

Ebola Espainian - Wikipedia, entziklopedia askea.

Ebola zuen emakumea osasun zentroan utzi eta gero, ... informazioa emateko orduan zorroztasuna eta gardentasuna beharrezkoak zirela adostu zuten.
Read more

Ebola | Berria.eus

Ebola gainditzen dutenetako askok senideak ere galdu dituzte, izurriteagatik. ... Lege Informazioa; Pribatutasun politika; Cookieak; Publizitatea;
Read more

Ebola- Asier Munarriz by IES Zizur BHI Nafarroa/ Navarra ...

Title: Ebola- Asier Munarriz, Author: IES Zizur BHI Nafarroa/ Navarra, ... Informazioa: All pages: 1; 2; Ebola- Asier Munarriz. IES Zizur BHI Nafarroa ...
Read more

ebola - Documents

Ebola : enlighten เมื่อแสงสว่างนำาทางพวกเขาสู… ่ จะว่าไปแล้ว ...
Read more

Ebola zer den ulertzeko 10 gako | Berriak Gizartea | EiTB

Afrika orain arteko ebola izurrite larriena eta hilgarriena pairatzen ari da, bai hildakoen kopuruari dagokionez, bai hedapen geografikoari erreparatuta.
Read more

Ebola eguneroko pentsamenduan barneratzen: gizarte ...

Gizartea mehatxatzen duten fenomeno berriak, adibidez 2014ko ebola-izurritea, ulertzeko beraiei buruzko esanahi partekatuak eraikitzen ditugu, gizarte ...
Read more

Gaixotasun Meningokozikoa - osakidetza.euskadi.eus

Ebola; Katarro arrunta. Zer egin daiteke? Material lagungarria; ... Elikadura, haur-osasuna, txertoak edo beste zenbait gaiei buruz ere informazioa aurki ...
Read more

Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa

Ebola; Katarro arrunta. Zer egin daiteke? Material ... Txertoak; Talde espezifikoentzako informazioa; Sare jagolea; Dibulgazio-materiala; Lotura ...
Read more