Bikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz

50 %
50 %
Information about Bikoteka irakurtzen 10-11_euskeraz
Education

Published on February 19, 2014

Author: sanandresherrieskola

Source: slideshare.net

Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko ikasleekin eta familiekin berdinen arteko tutoretza programa

Zer da Bikoteka Irakurtzen programa? Irakurketa konpetentzia hobetzeko hezkuntza programa bat da. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales (GRAI) (Institut de Ciències de l’Educació de la Universitat Autònoma de Barcelona ) bultzaturikoa Berdinen arteko tutoretzan oinarritua dago: ikasle bikoteek antolatutako elkarrekintza gidoi baten bidez ikasten dute. “ Tutorea den ikasleak ikasi egiten du irakasteak ikasteko modu onenetakoa delako, eta tutorezatua den ikasleak aldiz ikasten du bere beharretarako etengabeko laguntza ematen zaiolako. Programa honek berdinen arteko tutoretza, familiaren inplikazioa eta ikastetxeen arteko irakasle kooperatiboen sareen bitartezko formazioa uztartzen ditu.

Bikoteka Irakurtzenek dituen helburuak 1. Irakurketa konpetentzia hobetu, batez ere irakurketaren ulermena, ikasleen arrakastarako ezinbesteko elementua izanik. 2. Ikasleen arteko kooperazioa edo elkarlan gaitasuna hobetu. 3. Irakasleei metodologi inklusiboak proposatu. 4. Ikastetxeen artean kooperazio lanerako Sarea eskaini; bertan Bikoteka Irakurtzen programan elkartrukatze eta elkar lana sustatuz. 5. Eskolako zereginetan familien inplikazioa areagotu.

Kontzeptu oinarriak

A. Berdinen arteko tutoretza Kooperazio metodologiak (Duran, 2007) Hezkuntza inklusiboa Aprendizaiaren motorra Ezagutza gizartearen oinarrizko konpetentzia Trebetasun demokratikoen garapena Berdinen arteko tutoretza munduko herrialde askotan erabiltzen da, eta hezkuntza adituek diotenez instrukziorako eraginkorrenetakoa den praktiketako bat dugu. (UNESCO, Topping, 2000)

A. Berdinen arteko tutoretza EK IP O A Kooperazioarako baldintzak TA LD EA =/ = (Johnson, Johnson i Holubec, 1999)

A. Berdinen arteko tutoretza Aprendizai kooperatibo metodo bat dugu, non ikasleen artean bikoteak sortzen dira. ikasleen bakoitzaren eginbeharraren arabera erlazioa asimetrikoak daude: tutorea eta tutoretza jasotzen duena. (Duran, 2007) Berdinen arteko tutoretza ROL FINKOA ( desberdintasun maila handiagoa) ROL TRUKATUA (desberdintasun maila txikiagoa) Adin desberdinak Adin berekoak Adin desberdinak Adin berekoak “Ikasleen elkar eraginak ikasteko aukerak bihurtzen ditu” (Duran, 2007)

A. Berdinen arteko tutoretza Ikasketa esanguratsua: Irakasleek ondo antolatutako tutorea eta tutorizatua elkar eraginaren bitartez. Laguntza egokituak eta pertsonalizatuak: Diseinatutako elkar ekintza hauek tutoreari ikasleen beharretara egokitutako laguntzak emateko aukera ematen dio. Kooperatzeko aukera: tutorea eta tutoretza jasotzen duenak helburu komun bat dute, irakurketa konpetentzia hobetzea. Inklusioa hezkuntzarako instrukzioa estrategia: desberdintasuna elementu positibotzat aitortzen du. Bikoteka irakurtzen kooperazioa eta irakurketa konpetentzia uztartzen ditu, ezagutzaren gizarte demokratikorako elementu klabe gisa.

A. Berdinen arteko tutoretza Tutoretzaren inguruan egindako ikerketek erakusten dute ... 1. Bikotea osatzen duten bi ikasleek etekin akademikoa ateratzen dute (batez ere tutore lana egiten duenak). 2. Trebetasun psikosozialen garapena. 3. Eskolako jardueretan inplikazioa 4. Ikasle moduan auto-estima eta ardura 5. Tutoreen asebetetzea emandako laguntzagatik.

A. Berdinen arteko tutoretza Berdinen arteko tutoretza arrakasta izateko baldintzak: 1. Materialaren prestaketa eta tutore-tutorizatuaren erlazioa ondo egituratua. 2. Rol bakoitzari buruzko hasierako formazioa ikasleei. 3. Funtzionamendua finkatzeko denbora. 4. Laguntzak eskaintzea (irakaslearen bitartekari rola) 5. Egindako aurrerapenen elikatzea eskaintzea (bikoteen ebaluazio jarraibideak. (Duran, 2007)

B. Familiaren inplikazioa Bikoteka irakurtzen programak familien parte hartzea bultzatzen du: familiei etxean eskolako lanetan laguntzeko aukera ematen die. Bi oinarrizko elementu Bikoteka irakurtzen programan: 1. Familien benetako inplikazioa 2. Eskolaren eta familiaren helburuen koherentzia eta jarraipena La colaboración de los miembros familiares (padres, abuelos, hermanos, tíos, primos...) en el proceso de aprendizaje influencia positivamente en los resultados académicos (Wolfendale & Topping,1996)

B. Familiaren inplikazioa Ikerketak familien inplikazioari buruz zera esaten du: 1. Eskolako emaitzak hobetzen ditu eta eskolako hezkuntza kalitatea, ikaslearekin komunikazioa espazioak irekitzen ditu eta familiak eskolako zereginetara hurbiltzen ditu. (Martínez,1992, Ofsted, 2000, Wolfendale & Topping,1996) 2. Eskola eta familiaren arteko koherentzia eta hezkuntza helburuen jarraipena: ikasketa prozesuan emaitzak hobetzeko elementu garrantzitsuenetako bat da.

C. Irakurketa konpetentzia Oinarrizko konpetentzia bat dugu, irakurketak ikaslearen autonomiaren garapena bultzatzen du. Irakurketaren ulermena irakurketaren muina da. Testuak ulertzea irakaste prozesu zehatza eskatzen du: Irakurri aurretik: aurre ezagutzak eta hipotesiak. Irakurtzen ari garenean: atentzioaren gidaritza, ulertutakoa ziurtatzea. Irakurri ondoren: Inferentziak egin (interpretazioak, ondorioak). Irakurlea subjektu aktiboa: berak ematen baitio esanahia eta zentzua testuari berak dituen aurre ezagutzak eta irakurtzeko dituen helburuen arabera. Leer es un proceso de interacción entre el lector y el texto, a partir del cual el lector intenta satisfacer los objetivos que guían su lectura (Solé,I., 1992)

C. Irakurketa konpetentzia Irakurketa konpetentziak sakontze maila desberdinak hartzen ditu eskolaratze prozesuan eta bizitzan zehar Bikoteka Irakurtzen programak irakurketa egoera errealak sortu nahi ditu: ikaslearen egunerokotik hartutako testuak erabiliz. Testuak aukeratzeko 3 irizpide: a) Formatuen aniztasuna (testu jarraiak eta etenak) b) Ikaslearen adinari egokitutako zailtasunak. c) Esanahi osoa duten edukiak ikaslearen interesa eta ulermenaren zentzua eraikitzen lagunduko dutenak.

IRAKURRI AURRETIK: aurre ezagutzak piztu, irudien irakurketa, izenburua, aurre hartu eta hipotesiak... IRAKURKETA GAUZATZERAKOAN: hipotesiak baieztatu, ulermenaren erregulazioa ... IRAKURRI ONDOREN

D. Ikastetxeen sare formazioa. Irakasleen arteko sareak aukera handiak ematen ditu bai eurak ezagutzaren sortzaile gisa euren burua ikusteko, bai esperimentatzeko,bai ebaluatzeko edota eskolaren aldaketa sustatzen duten esperientzia berritzaileak zabaltzeko. . Fernández 2007

D. Ikastetxeen sare formazioa. Helburuak:  Programaren praktika gauzatzeko formazioa eta egitura eskaintzea.  Berrikuntza ikastetxeetara eramatea, eskolako ohiko zeregin modura.  Norberaren garapen profesionala areagotzeko norberaren praktikaren inguruko hausnarketa.

D. Ikastetxeen sare formazioa. Saio presentzialak eta koordinazio birtual iraunkorra uztartzen ditu. Gela birtualaren helburuak: - Behar diren dokumentuak eta materialak eskura jarri. - Ikastetxeen artean harreman iraunkorra mantendu eta programaren garapenaren nondik norakoak jarraitu. - Programan parte hartzen dutenen artean komunikazioa erraztu, esperientziak trukatu eta zalantzak argitu.

Bikoteka Irakurtzen programaren praktika

Programaren garapenerako urratsak 1. Elkarlanean Jarduera orriak sortu. 2. Familiei eta ikasleei programaren inguruko informazioa eman Urritik eta sustatu. urtarrilera 3. Ikasleen hasierako ebaluazioa, ikasle eta familia bikoteak egin 4. Familia eta ikasleen formazioa. 5. Bikoteka irakurtzen saioen gauzatzea (eskola eta familia) 6. Prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa. Urtarriletik 7. Ikasleek sortutako materiala. maiatzera 8. Ikastetxeei bisita. 9. Ikastetxeko klaustroan esperientziaren aurkezpena

Bikoteka Irakurtzen EGUTEGIA 1. Hiru hilabetea 2. eta 3. Hiru hilabetea Lehenengo saioa. Bigarren saioa. Programaren azalpena. Planifikazio fasearen inguruko elkar jartzea Jarduera Orriak egin. Ikasle eta familiei programa azaldu (gutuna bidali eta bilera deia) Ikasleen hasierako ebaluazioa. Ikasle eta familien bikoteak osatu. Ikasle eta familien formazioa (rolak) Bikoteka Irakurtzen 30 minutuko 2 saio astean, 3 hilabetetan zehar:24 saio eskolan eta 24 saio etxean. 3. Hiru hilabetea Hirugarren saioa, balorazioa Bikoteka Irakurtzen. Esperientziaren ondorioak. Datoren ikasturterako hobetzeko proposamenak eta hurrengorako jarraipenerako planifikazioa. Bikotearen auto-ebaluazioa. Familiaren jarraipenaren egunerokoa. 2 orri tutore eta familiaren artean. Ikasle, familia, irakasle eta ikastetxearen azken ebaluazioa. Gela birtuala: zalantzak, iradokizunak, materialak...

1. Urratsa: Jarduera Orrien elaborazioa elkar lanean. Jarduera Orriak tutorea eta tutorizatuaren arteko elkar ekintza egituratzea dute helburu, saioak antolatu eta bideratu, eta era berean tutoreei adibide gisa balio izatea gero eurek Orri gehiago egin ditzaten. Orri bakoitzak ikaslearen egunerokotik ateratako testu erreala bat dauka, bertan egilea zein den eta nondik hartu den zehazki azaltzen da. Testuan aukeratzeko irizpideak: 1. Testu diskurtso anitzak (deskripzioak, narrazioak, instrukzioak, azalpenak eta argudioak) 2. Adinari egokitutako eduki zailtasuna ( Ikasle tutorizatuen irakurketa ulermen mailatik zerbait gorago) 3. Interesa (ikaslearen adina kontuan hartuz interesa piztu dezaketen edukiak) eta Zentzua (testu guztiek dute hasiera, amaierako eta unitate zentzua).

Jarduera Orriak Jarduera orriak eredu gisa eskainiak Jarduera Orriak ikasleak eta famili tutoreek eginak Irakurri aurretik: ezaugarriak aztertu, hipotesiak egin eta aurre ezagutzak piztu. Irakurtzen ari garen bitartean: PPP Métodoa Pausa, Pista, Ponderazioa Tutoreak bere ikasle tutotirazatua gainbegiratzen du. Irakurri ondoren: hipotesien inguruko gogoeta, ulermen ariketak, ariketa osagarriak eta irakurketa adierazkorra. Tipologi desberdinetako benetako testuak Ikasleek material didaktikoa sortzen dute (2 orri) irakasleen laguntzarekin. -Tutoreari egokituak -Bikotea motibatuz. -Tutorearengan sakonduz.

2. Urratsa: Ikasleei eta familiei informazioa eman eta motibatu . IKASLEAK FAMILIAK Tutore eta tutorizatu izatearen abantailak azaldu: Familiei animatu espazioak sortzeko non: -Tutore izatea aukera bat - Ikaskuntzari laguntza da eta ikasteko esperientzia bat. zuzena ematen zaion. - Konfiantza erlazioak - Tutorizatua: Ikaskide batek laguntza pertsonalizatua emateko aukera. sortu hezkuntza jarduera akademikotik Baliabideekin guztiok izan gaitezke irakurketa tutoreak. Ikasleak desberdinak direlako guztiek ikasi dezakete: aniztasuna modu positiboan bizi.

3. urratsa Hasierako ebaluazioa, ikasle bikoteak eta familiak BIKOTEAK ESKOLAN Irakasleria: a) Bikoteen tipologia erabakiko du: FAMILI BIKOTEAK Etxean bikoteak sortu ikuspegi zabal batetik: - Aitak, amak, anai-arrebak, osaba- izebak, lehengusuak ... - Rol finkoa / Rol trukatuz - Adin berekoak /adin desberdinekoak b) Ikasleak antolatzen ditu, konpetentzia handitik txikira eta bikoteak sortuko ditu. Familien inplikazioa sustatzeko beharrezkoa da bitartekoak eskaintzea eta prozesuan laguntza eskaintzea eskolatik. Komenigarria da etekin handiena atera diezaioketen familietara heltzea: hezkuntza elkarrizketa behar duten haiengan.

Bikoteak sortzen ROL TRUKATUA 1 maila + ROL FINKOA 1 2 2 3 3 4 4 5 5 6 6 7 maila + 7 8 maila - 8 maila -

4. Urratsa: Ikasle eta familien formazioa Ikasleekin formazioa saioak (2 edo 3): • Berdinen arteko tutoretzari buruzko ezaugarriak ezagutu. • Gelako saioak izango dituzten jardueren ezaugarriak ezagutu era beharrezko balitz bakarren bat praktikan ikusi. • Erabiliko diren baliabideak ezagutu. • Bikotea ezagutu eta bakoitzaren rola adostu. 1. saioa: berdinen arteko tutoretza kontzeptua, tutore eta tutorizatua izango direnentzako abantailak, rolaren ezaugarriak. 2. saioa: saioen estruktura eta jarduera orriak. 3. saioa: ebaluazio sistema (hamabosteroko auto-ebaluazio urratsak) Familiekin formazioa saioa (1): • • • • • Programaren azalpen laburra. Erabiliko diren bitartekoen modelajea. Familia tutorea eskaintzeko aholkuak. Saioen egutegiaren azalpena. Zalantzak argitu.

5. urratsa:Bikoteka irakurtze saioen garapena Bi saio astero 30 minutukoak, 12 astetan zehar ( +/- hiru hilabetea) Irakurketa saioak erabat estrukturatuak daude eta bikotea ohitzen denan, aukera ematen dute modu sortzaile eta zehatzagoan egiteko. Irakurketa metodoa PPP Pausa Pista Ponderazioa

Jarduera osagarriak bakarrik gelan denbora soberan dagoenan edota saioak luzatu nahi direnean (familia tutoretza) egingo dira. Ikasle tutorea beti tutorizatuaren ezkerrean esertzen da (ezkertia izanez gero eskubi aldean). Irakaslearen Rola: - Bikoteei laguntzea. - Bikoteei entzutea eta zailtasun eta aurrerapenak jasotzea (behaketa orriak). - Tutoreei ohartarazi egiten ari diren ikasketa prozesuaz. Hamabostero (4 irakur saio)bikote bakoitzak bere autoebaluazio urratsak beteko ditu. Saioen estruktura-egitura barneratu ondoren tutorizatuaren beharretara egokitu daiteke. Egokitze hauek bikotearen auto-ebaluazioaren arrazoietan oinarrituko dira eta irakaslearekin adostuko dira.

6. Urratsa: prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa • Hasierako ebaluazioa: ikasleen irakurketaren ulermen maila ezagutzeko. Lortutako emaitzak baliagarriak dira bikoteak egiteko. • Bikotetako auto-ebaluazioa urratsen jarraipena:Hamabostero (4 saio) bikoteak bere autoebaluazioa egingo du, horrela tutorizatuaren beharrek aintza hartuko dira eta bien hobetze prozesua garatuko da. •Bikoteen Behaketa Orria: Irakasleek bikoteen jarduera aztertzen dute diseinatutako pauta batzuen arabera, honela tutore eta turizatuen inguruko oharrak hartu eta ikasketa prozesuaren ebaluazioa jasoko da. • Familia tutoretzaren egunerokoaren informazioa • Ikasle tutoreak sorturiko Jarduera Orriak: Irakasleak tutoreari gutxienez 2 Jarduera Horri egiteko eskatuko dio. Ataza hau azken ebaluaziorako erabil daiteke. •Porfolioaren ebaluazioa: Bikote bakoitzak egindako jarduerak karpeta batean jaso. • Azken froga: ikasle bakoitzarentzat baliagarria izan daiteke bere garapen pertsonala ikusteko.

7. Urratsa: Ikasle tutoreak sortutiko Jarduera Horria: Irakasleak tutoreari gutxienez 2 Jarduera Horri sortzeko eskatuko dio. Ataza honen helburua ikasle tutoreen motibazioa eta inplikazioa areagotzea da, era berean ikasle tutorizatu bakoitzaren ezaugarri eta beharretara hobeto egokitzea da. Bakarka egiteko eginkizun hau irakasleak gainbegiratuko du. Ikasleek sortutako Jarduera Horri horiek ikasle talde osoarekin erabil daitezke, horrela Jarduera Bilduma bat osatuz.

8. Urratsa: Ikastetxeen arteko bisitak: Bisita hauek programaren garapenean gauzatuko dira eta irakasleei aukera ematen die behaketak egiteko eta euren egiteko modua beste batzuenarekin alderatzeko. Irakasleek asko estimatzen dute eginbehar hau beste antolaketa modu batzuk ikus ditzaketelako eta programa egokitzeko eta aurrerabideak egiteko aukera paregabea delako.

9. urratsa: Klaustroaren aurrean aurkezpena: Behin programa amaituta, komeni da ikastetxean izandako esperientzia gainontzeko irakasleei azaltzea klaustroren batean. Honela programa ezaguna izateaz gain, aurrera begira irakasle gehiagok har dezake formazioa hurrengo ikasturtean eta praktikan ipini. Honela berrikuntza hau ikastetxeko egitekoan finkatuko da eta egitea ohiko bihurtu.

Egindako ikerketen emaitzak:  Gaur egun, Katalunian 10 ikastetxe daude programa honetan sartuta Katalunia, Zaragozan beste 10 2008-9 ikasturtetik hona, Mallorkan 8 eta ikasturte honetan Menorcan hasi berri da.  Ikasle tutorea eta turorizatuaren hobekuntza nabarmena ematen da irakurketaren ulermenean programa honetan parte hartu ondoren.  Ikasle tutoreak bere emaitzak tutorizatuak baino gehiago hobetzen ditu, era honetan baieztatuz “Irakastea bi aldiz ikastea dela”.  2009-10 ikasturtean, Euskadin jasotako datuen arabera:  Hobekuntzak irakurketaren ulermenean ikasle ororentzat, tutoretza mota 8finkoa edota trukatua) edozein izanik.  Ikasleen auto-irudian ere hobekuntzak antzeman dira guztiengan, nahiz eta tutoretza trukatuan nabarmenagoak izan.

Egindako ikerketen emaitzak: Emaitzak ikusi ondoren kontuan hartzea komeni da: - Ikasle eta familien hasierako formazio saioen garrantzia - Irakasten ikasiz kontzeptua indartu. (Cortese, 2005). - Tutorearen rola indartu bere zeregina oinarrizkoa baita irakurketaren ulermenaren garapena eman dadin, hausnarketak bultzatuz, laguntzak nola eman ikasiz (Juel, 1996; Klinger, Vaughn, 1996; Mathes y Fuchs, 1994). - Kontuan hartuz irakurlearen kontzeptua ezinbesteko elementua dela eskolako zereginetarako, garrantzitsua da hitz egitea eta azpimarratzea ikusitako aurrerapenak, ikasleek ere heureak egiteko, hauek baloratzeko eta prozesuaren protagonistak izateko.

Mila esker zuen harreta eta laguntzagatik Grupo de Investigación sobre Aprendizaje entre Iguales (GRAI) Institut de Ciències de l’Educació de la Universitat Autònoma de Barcelona Web http://ice2.uab.cat/grai/ Vídeo “Llegim en parella” http://www.xtec.es/cgi/digital

Add a comment

Related presentations

Related pages

Bikoteka irakurtzen by GAINZURI LHI - issuu

Bikoteka Irakurtzen. Irakurketa konpetentzia hobetzeko ikasleekin eta familiekin berdinen arteko tutoretza programa
Read more

Diapositiva 1 - a01.berritzeguneak.net

Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko ikasleekin eta familiekin berdinen arteko tutoretza programa Egindako ikerketen emaitzak: Emaitzak ...
Read more